16

abe / 2017

‘Fiskalitatea berritzeko ideiak’ lehiaketaren sari banaketa

Etorkizuneko zerga iruzurrari aurre egiteko ideiak

Saritutako ideiak

Lehen saria Alberto Rezolarentzako izan da. Aurkeztu duen ideiak, zerga iruzurrari aurre egiteko moduetan egon daitekeen paradigma aldaketa aurreratzen du. Horrela, pertsonak eta enpresak aztertu beharrean, zerga delituen arteko loturak arakatzea planteatzen du. Proiektuak elkarlanerako bideak proposatzen ditu, iruzur jarduerak hautematen dituzten algoritmo matematikoen erabileraren bitartez, zerga ihesa hauteman eta ikertzen dabiltzan pertsonekin. Etorkizuneko Ogasuneko ikuskariek izan dezaketen agertoki posiblea planteatzen du ideiak: “datuen ikertzaileekin” elkarlanean aritzea, hau da, matematikak, informatika… bezalako alorretako profesionalekin.

Bigarren saria, bere aldetik, Manex Serrak irabazi du. Bere proposamena zergadunek euren errenta aitorpenak egiterako orduan izan ditzaketen zalantzak argituko dituen euskarri berritzailea da. Gailu hau txat bat izango litzateke, gaur egun herritarrei arreta ematen dieten Ogasuneko zerbitzuak ematen dituen hainbat zerbitzu automatizatzeko aukera emango lukeena. Bere kabuz hainbat lan egin ditzaken adimen artifizialeko softwarea (bot) litzateke proiektuaren muina, hizkuntza naturala erabiliko duena, zergadunekin duen harremana errazteko. Gainera, euskarria pixkanaka martxan jartzeko prozesua ere proposatzen du: hasieran argitzeko errazak diren zalantzak argituko ditu gailuak eta, denborarekin, zailtasun handiagokoak gehitzen joango da.

albiste osoa irakurri

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Sariak

12

abe / 2017

Irekia Gabonetan Hondarribian 12-17 urte bitarteko gazteentzako GazteTek tailer teknologikoetan parte hartzeko izen-ematea

Zerbait berezia egin nahi al duzu gabon hauetan? Errobotika, elektronika gustukoak al dituzu ala geldigaitza eta sortzailea zara? Orduan, aurten zorionekoa izango zara. Eman ezazu izena gabonetako gure tailerretako batean eta dibertitu zaitez ikasiz. Animatzen al zara gurekin disfrutatzera?

Hondarribiko Udalak, abendua eta urtarrilean gazteentzako formakuntza programa abian jarri du. Ekintza hauek, Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Aldeko Planaren baitan antolatzen dira Bidasoa biziriken lankidetzarekin.

HELBURUA: Tailer hauen helburua, gazteengan ekintzailetza sortzailea eta sen ekintzailea piztea teknologia berrien erabileraren bidez da. Proiektua gauzatzeko, jarduera anitzak gauzatuko dira, hala nola, programazioa, bideo editatzea, edota elektronika eta robotika.

Jarduera hauek guztiak praktikoak izango dira, eta erabiliko diren tresna erabilerraz eta intuitiboek sortzaile gaitasuna garatzea ahalbidetuko dute. Gazteek beren tresna robotikoak (garabi edota robotak) sortuko dituzte; beren bideoklipen protagonistak bilakatuko dira…

ADINA: 12-17 urte. Leku mugatuak. 16 plaza tailer bakoitzeko.

NON: SAINDUKO Gaztelekuan

ORDUTEGIA: 9:00-13:00

TAILERRAK:

“LEGO ROBOT EV3” 20 ordu (abenduak 26-30)

Lantegi honetan gazteek Lego Mindstorm robota erabiliz, ingeniaritzaren munduan barneratuko dira, irtenbideak bilatuko dituzte ahalik eta zurruntasun handiena lortzeko, motorrak eta sentsoreak erabili eta programatuko dituzt. Azken finean, beren robotak programatzen ikasiko dute beraien artean lehian ibil daitezen.

 

“BE YOUTUBER”: 16 ordu (urtarrilaren 2-5)

Tailer honen bidez gazteak YouTubeko eduki sortzaile bihurtzea bilatu nahi da. Bideo bat grabatzerakoan argiztatzeak eta argazkigintzak duten garrantzia azpimarratuko da, audioaren grabazioa unean bertan egiten irakatsiko da, bideoak editatzen ikasiko dute… Gazte bakoitzeko kit eta ordenagailu bana.

IZEN EMATEA: https://app.hondarribia.eus/jarduerak/gaztetek

Gazteen Zerbitzua – Jabier Ugarte, 6 
943 644752 – gib@hondarribia.eus

Kategoria: Ikastaroak eta tailerrak

12

abe / 2017

Eusko Jaurlaritzak 10+MERKATARITZA BONUA kanpaina jarri du abian

Eusko Jaurlaritzak txikizkako establezimenduetan salmentak sustatzeko Gabonetako kanpaina martxan jarri duela jakinarazi nahi dizuegu. Kanpainaren izena 10+ MERKATARITZA BONUA da eta honakoa izango da bere funtzionamendua:

Parte hartzen duten saltokiei Eusko Jaurlaritzak 20 bono emango dizkie. Bono hauek dendan bezeroei salduko zaizkie erosketa egiten dutenean. Bezeroek 20€ ordainduko dute bono bakoitzeko eta 30€ko balioa izango du dendan egiten duten erosketan. Sortzen den 10€ko diferentzia Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Bezero bakoitzak gehienez bi bono erabili ahal izango ditu, hau da, 40€ ordaindu eta 60€ gastatu. Ezingo da bonoa denda batean erosi eta bestean erabili.

Baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzeko, beharrezkoa izango da bonoan bezeroaren datuak ipintzea (horretarako espazioa izango du bonoak) eta egin duen erosketaren ticketa grapatzea bonoari. Erosketa ticket honek gutxienez 30€ko izan beharko du bono bakoitzeko. Bi bono erosketa berean erabiltzen direnean, bi bonoekin batera gutxienez 60€ko erosketa ticketa aurkeztu beharko da.

Kanpaina abenduaren 12an hasiko da eta urtarrilaren 5a arte iraungo du.

Saltoki moduan kanpaina honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, atxikita bidaltzen dizuegun eskaera-orri originala sinatuta aurkeztu behar duzu gertuen duzun Merkataritzaren Bulego Teknikoan eta une horretan emango zaizkizue bonuak eta erakusleihoan jartzeko publizitate-kartela.

Eskaera orria deskargatzeko HEMEN SAKATU.

Kategoria: Azoka, Diru-laguntzak

11

abe / 2017

Langabeak kontrata­tzeko diru lagun­tzen deialdia 2017

Irunen erroldatutako langabezian dauden per­tso­nak kontrata­tzeko diru lagun­tzen 2017ko deialdia onar­tzen duen 2335/2017, azaroaren 30ekoa, Alkate­tza­ren ebazpena Lanbide Euskal Enplegu Zerbi­tzuko enplegua susta­tzeko tokiko ekin­tze­tarako diru lagun­tzak emateko deialdiko baliabide ekonomikoen bitartez (Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria, 2017/07/28).

Informazio gehiagorako: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2017/12/11/e1708339.htm

 

Kategoria: Diru-laguntzak

11

abe / 2017

Ekin asteazkenetan: Early Adopters

Ekin asteazkenetan programako bigarren saioa prestatzen ari gara jada! Bigarren lantegi hau Early Adopters-en inguruan izango da, abenduaren 13an, 9:30etik 13:30era Irun Factory-n.

Lehen bezeroak aurkitzea giltzarria da negozio bat merkaturatzeko. Saio honetan bezero horiek pausoz pauso aurkitzeko metodoak irakatsiko dira, lean startup erremintak erabiliz, eta benetako proiektuen baitan lan eginez.

Ez galdu aukera eta parte hartu!

Izen-emateko

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentua

943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com

 

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

05

abe / 2017

“2017-2018 Bidasoko Lanbide Heziketa zentroetan espiritu ekintzailea sustatzeko programaren” lehen saioa Irungo La Sallen

Azaroaren 29an bigarren ekintzailetza sentsibilizazio jardunaldia ospatu genuen Irungo La Salle Lanbide Heziketa institutuan, elkararteko sorkuntza lantegiarekin, bezeroaren arazoak identifikatzeko. Saioa “2017-2018 Bidasoko Lanbide Heziketa zentroetan espiritu ekintzailea sustatzeko programaren” barruan dago. Proiektu honen bidez, Bidasoa bizirikek, eskualdeko Lanbide Heziketa zentroen laguntzarekin, Bidasoa LHII, Irungo La Salle eta Plaiaundi BHIrekin, ekintzailetza ikasgeletara eramatea du ardatz.

Tailerra Bidasoa bizirik sustapenerako erakundeak eginiko aurkezpen orokor batekin hasi zen, dinamikaren funtzionamendua eta egin beharreko zereginak azaltzeko. Ondoren, ikasleak seiko taldetan banatu ziren, kide bakoitzari rol bat ezartzeko eta rol horren baitan jarduteko. Taldekide orok bere rola izendatua zuenean, lanari ekin zioten ikasleek.

Lantegi honetan, ikasleak gogotsu aritu ziren lanean, eta oso ideia aberasgarrietara heldu ziren, hurrengo saioetan garatuko dituztenak. Lehen saio honekin amaitzeko, kontsumitzailearen jarreraren inguruko bideo labur bat ezarri zen, hurrengo zereginetara begira, ikasleek pista gehiago eta zehatzagoak izan ditzaten. Irungo La Salleren hurrengo saioa urtarrilean izango da.

Programa honen hurrengo saioa Plaiaundi BHI Lanbide Heziketa zentroan izango da, abenduaren 15ean, ostirala.

 “Bidasoko LH Zentroetan Izaera Ekintzailea Sustatzeko Programa”ren baitan dago ekintza, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren finantziazioa jaso du.

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak, Proiektuak

30

aza / 2017

Irungo Merkataritza Sartu!

Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka

Irungo Udalaren partetik, hiriko denda hoberenetan sartzera gonbidatzen zaituztete, hauek ongietorria egiten dizuete Ficobako Euskal kostaldeko Gabonetateko Azokan izango duten stand berrian. Erosketak, aktibitate ugari guztiontzat eta giro ezin hobean: SARTU!

Ostirala: Joyería Relojería Lucca – Aurea Shop – La bioteka- Arbelight Iluminación

Larunbata:  Bazar uranzu – Zebra Allboarders – Centro Médico Estético R-Nove – Sugar repostería Creativa

Igandea: Vinos Aranbarri – Hirubelar Loradenda – El baúl de las ideas – Brontë Liburudenda

Doako aktibitate eta tailerrak

Kategoria: Azoka, Ekintzaile-komunitatea

30

aza / 2017

‘Hondarribiko dendetara fan, fan, fan!’ Gabonetarako merkataritza kanpaina aurkeztu da

Hondarribiko 2017ko gabonetako kanpainako leloa ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Itsas Etxea Auditoriumean, eta bertan izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta parte hartuko duten hogei bat merkatari.

2017·11·29


Hondarribiko 2017ko gabonetako kanpainako leloa ‘Hondarribiko dendetara fan fan fan!’ izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Itsas Etxea Auditoriumean, eta bertan izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta parte hartuko duten hogei bat merkatari.

Seguir leyendo

Kategoria: Azoka, Ekintzaile-komunitatea

30

aza / 2017

Aste emankorra Mondragon Team Academy-rentzat

Azaroaren 28an Eustartupen, ETE eta startupen, bigarren edizioa ospatu zen Donostiako Kursaalean. Topagune honetan sari ugari banatu ziren. Horietako bat Mondragon Team Academy-ko Dark Burger taldeak lortu zuen, Pitch onenaren saria irabazita.

Mondragon Team Academy-rentzat aste emankorra izan da. Paraná Skateboard proeiktuari esker, LEINNeko bi ikaslek New York Summit-eko “Startup Competition” lehiaketan proiektu teknologiko onenaren saria irabazi berri dute.

Irabazitako sariez gain, LEINNeko lehen promozioko ikasle batek aitorpen bat lortu du Forbesengandik. Enrique Cat estatu espainiarreko 30 urtez azpiko 30 talentu onenen arten sartu du Forbesek, batik bat Nostoc Biotech enpresan garatu dituen produktuei esker.

Kategoria: Sariak

30

aza / 2017

Irungo Udaleko lizitazioak

Lizitazio iragarkia, «Avenida» zubia birgai­tzeko obrak kontrata­tzeko.

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Lehiaketak, Lizitazioak
Página 1 de 9912345...102030...Última »