IRUNLABIrungo Udalak, Bidasoa Bizirik-en bidez, IrunLab Industria 2015 jarriko du martxan. Programa horretan, Irungo hiru enpresa industrialek sorkuntzarekin lotutako ekintzak garatuko dituzte, antolaketa berritzeko proiektuak sortzeko asmoz. Abangoardiako metodologiak aplikatuko dituzten artista eta sortzaileek parte hartuko dute proiektuan.

Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirik-ek Mikro-Pilula sortzaileen programak aurrera eraman dituzte azken urteotan (2 hilabeteko irupena zuten). Artisten edo sortzaileen eta komertzioen edo mikro-enpresen arteko harremana sustatzea zuten helburu. Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak komertzioari zuzendutako ekintza sortzaileen balorazio baikorra egin du: “Esperientzia hori oinarri hartuta, eremuarentzat estrategikoa dela uste dugun sektore batetara hurbiltzea erabaki dugu. Antolaketa berritzeko beharra antzeman dugu enpresa industrialetan”.

Maxi-Pilula sortzaile horietan (4 hilabeteko iraupena izango dute), Alcad S.L.k, Comdiflex S.A.k eta Iturria Industrialek parte hartuko dute.

PROGRAMAREN HELBURUA, DESKRIBAPENA ETA DIRU LAGUNTZEN EZAUGARRIAK 1.1 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren energia politikaren helburuekin bat etorriz, behar den bultzada publikoaren bidez, honako misio hau gauzatzen...

Ideiakbizirik.com bloga erreferente bilakatu da Bidasoko ekintzaileen artean  500 harpidedun baino gehiago ditu blogak  Ideiakbizirik.com blog-a erabilita, Bidasoa eskualdean hazten ari den ekintzaileen komunitateari zuzendutako informazio zerbitzu hurbila, dinamikoa eta irekia eskaintzen...

Xedea. Agindu honen xedea da 2015. urtean antzerki-testuak eta zinemarako gidoiak nahiz musika-konposizioak sortzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. 2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak. 1.– Dirulaguntza hauetarako, guztira, 240.000 euro...

Follow by Email
RSS