Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuko Crecer+ Business Angels sareak (Deustuko Unibertsitatea) BAC+ inbertsio foroaren XVI. edizioa antolatu du. Ekialdia Deusto Business School zentroan egingo da (Deustuko Unibertsitateko La Comercial eraikina, Bilboko Campusa,...
Datorren ekainaren 16an “Emakumeekin” elkarteak antolatutako networking-topaketa bat egingo da Bilbon.
Emakumeekin elkarteak Neskworking jardunaldia antolatu du, profesionalen arteko loturak sustatzeko eta emakumezko euskal ekintzaile eta enpresarien komunitatea ikusgarri bihurtzeko. Ekimen horren bidez networking-saio bat egingo da parte-hartzaile bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko, kontaktuak egiteko eta sare profesionalak sortzeko. Izen-ematea dohainik da eta elkartearen atarian bertan egin daiteke.
“Gure asmoa da emakumezko profesional eta ekintzaileak biltzea, elkar ezagutu dezaten eta elkarrekin lan egiteko aukerak sor daitezen”, azaldu du Susana Zaballa, “Emakumeekin” elkarteko presidenteak, “bide batez, ikusgarri bihurtu nahi dugu emakumezko enpresarien lana”. Ekitaldia beraizik zuzendurik dago edozein esparru profesionaletan -finantzetan, aholkularitzan, artean, teknologian edo merkataritzan- beren kontura lan egiten duten emakumeei. Era guztietako profilei irekita dago, hasi freelance profesionaletatik eta dagoeneko errotuta dauden enpresetako arduradunetaraino, ekimenaren helburuetako bat baita ahalik eta aniztasun handiena lortzea.
Neskworking-ekitaldiaren lehen edizioa da, baina jarraipena eman nahi zaio, Euskadiko emakume ekintzaileentzat erreferentziazko bihurtu dadin. Ekimen honek ”Gaztenpresa”ren laguntza du, eta Susana Zaballaren esanetan, sortu da “bakarka ekitean sentitzen den isolamendu sentsazioari aurre egiteko, indartsuago bihurtzeko eta sarearen ahalmena bistaratzeko”. Era berean, antolatzaileek hautsi egin nahi dute ekintzailetzaren esparruko genero etena, ia beti gizonek ordezkatzen baitute esparru hori.
“Emakumeekin” elkarteak urte osoan antolatzen ditu topaketak, programak eta prestakuntza-jardunaldiak, emakume ekintzaileei laguntzeko. Bestalde, elkarlanean aritzen da hainbat erakunderekin, hala nola hauekin: Novia Salcedo Fundazioa, Bizkaia: Talent, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendaritza-karguen Elkartea, Professional Women’s Network Bilbao eta Nesta eta The Young Foundation britainiarrak.
1.– Laguntzaren helburu izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsio-modalitate hauek:
a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legearen (abenduaren 23ko 17/2008) 4. artikuluko 1. zenbakiarekin bat etorriz. Onuradun izan ahalko dira nekazaritza-sektoreari lotutako pertsona fisiko edo juridikoak eta ustiategi bateko familia-unitateko kideak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoari jarraikiz (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzak emateari buruzkoa eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena).
Agindu honetan jasotako diru-laguntzen erakunde onuradun izan daitezke irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak, lur-zaintzako erakunde bezala aritzen direnak, betiere agindu honetan zehazten diren jarduerak eta jardunak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan...
Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.Felipe Astarloa (Titular de la empresa Irrati Lan, experta en radiocomunicación): «Facilitar la comunicación en grandes eventos es nuestro fuerte»
Es...
Helburuak: Produktuak edo zerbitzuak online saltzen dituen web gune bat sortzeko, administratzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezaupideak ulertzea eta garatzea.
Marketin elektronikoaren aukerak neureganatzea eta aukera horiek balizko bezeroak...
«Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari...
Oinarri arautzaileak.
2016ko maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei laguntzak ematekoa: diru laguntzak nekazaritza ustiategietako inbertsioetarako eta nekazari gazteek enpresak sortzeko (2016ko maiatzaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala,...
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzen zarenean aitortzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Erabat beharrezkoak diren cookieak
Behar-beharrezkoak diren cookieak aktibatu behar dira beti, cookieen ezarpenen hobespenak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula.
3rd Party Cookies
This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.
Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.
Mesedez, aktibatu lehenbailehen beharrezkoak diren cookieak zure lehentasunak gorde ditzagun.