4.0 industriaren gainean azterlan bat egiteko eta berrikuntzari babesteko programa bat garatzeko laguntza teknikorako zerbitzuak (Bidasoa Bizirik) Bidasoako garapenerako ajentziarako kontratatzeko plegua. Lizitazioa Kontratu-mota: Zerbitzuak Prozedura: Negoziatua Eskaintzak aurkezteko epearen hasiera: 2016.11.22 Eskaintzak aurkezteko epearen...

Berrikuntzarako eta Aldaketarako grina baduzu, data hau kontuan izan: 2016eko abenduaren 1a, Irunen (Gipuzkoa). Zatoz sektore publikoan, enpresarialean eta gastronomikoan Berrikuntza IrekianEuropan erreferente diren pertsonak eta esperientziak ezagutzera, entzutera eta haiekin...

HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA Hondarribiko ekintzaileentzat   edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa: Ikastaroaren helburua: Bezeroen fidelizazioa lortzeko teknikak ezagutzea eta probatzea Gure bezeroen fidelizazio maila neurtzeko teknikak ezagutzea Gaur egun bezeroarekin harremana...

Xedea. Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei ohizko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden per­tso­nen kontratazioa erraztea. Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren prin­tzi­pioak...

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen. Asteartean, azaroak 8, Irun Factory-n enpresa parte-hartzaile ezberdin, artista eta sortzaileak batu dira. Bertan, gauzatzen dauden proiektuak bateratu dituzte. Proiektuak Alcad + Mikel Morlas Alcad IrunLab industrian 2015. urtean parte-hartu zuen berrikuntzaren enpresa barruko kultura sustatzeko; aurtengo edizioan parte hartzea erabaki du, aurreko urtean hasitako prozesua indartzeko. Azken urtean gauzatutako aurrerapenak aztertu eta aurreko edizioan diseinatutako ekintzek sortu dituzten arazoak zabaldu ditu. Lan dinamiketan langileek meme-ak sortu dituzte, informazioa emateko eta parte-hartze espazioak sortzeko. Lan guztiekin akzio zehatzen katalogo bat sortu da. Aurten lan joera berdinekin jarraitu da. Conatec + Vicente Arlandis Conatec-en erronka nagusia enpresa barruko barne komunikazioa hobetzea da. Vicente Arlandisek esperientziak partekatu eta bateratzeko prozesua planteatu du. Lan sesioko departamentu ezberdinetako bost pertsona paseatzera irteten dira ezagutzeko, partekatzeko edo aurrera eraman daitezkeen akzioak zirriborratzeko. Ricardo Monsalve, Conatec-eko gerenteak, positiboki ebaluatu du iniziatiba: “Iniziatiba oso ona iruditzen zait eta enpresentzat guztiz erabilgarria. Enpresan etxean baino ordu gehiago pasatzen ditugu eta pertsona askorekin elkarbizitzen dugu. Pertsonen parte-hartzea sustatu nahi dugu eta enpresaren zatia direla sentiaraztea.
Follow by Email
RSS