irunekintzan logo bilaketarekin bat datozen irudiakIRUNGO UDALA Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasuneko Arloa Iragarkia Udal honetako Alkate-Lehendakariak 1.563 zk. ebazpena eman du, 2016ko irailaren 27an, eta honela dio haren xedapen zatiak: 1. Onestea «Irun Ekin­tzan Saria enpresa berrikun­tzari» arau­tzen duten oinarri arau­tzaileak. Ebazpen honi eran­tsita doaz. 2. Oinarri hauek argitara­tzea, azaroaren 17ko Diru-lagun­tzei buruzko 38/2003 Legeak xeda­tzen duena bete­tzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (9. artikulua) eta baita ere udaleko www.irun.org web orrialdean. Irun, 2016ko irailaren 28a.—Hiri bul­tzada, Ekonomia eta Ogasun Arloko zuzendaria.            (6728) EPEA: 2017/01/20 IRUN EKIN­TZAN SARIA ENPRESAKO BERRIKUN­TZARI OINARRI ARAU­TZAILEAK Mundu gero eta aldakorrago batean, eta ohizko ereduak ­gutxienez berrikustea eska­tzen duen ekonomi krisizko koiuntura batean, berrikun­tza eta sormena fun­tsezko arda­tzak bihurtu dira hirietako ekonomi eta gizarte ehuna eraiki­tzeko. Irungo Udala lanean ari da, Irun Ekin­tzan, Irungo ekonomia eta enplegua gara­tze­aren aldeko Ituna ekimenaren bidez, hirian kultura ekin­tzailea, sor­tzailea eta berri­tzailea susta­tzeko. Alde horretatik, Irunek, hiria den aldetik, bere egiten du berrikun­tza­ren eta sorkun­tza­ren erronka, inber­tsio ekonomikorako hiri lehiakorra eta erakargarria bihur dadin, per­tso­nen talentu sor­tzailea eta ekin­tzailea atxi­kiz. Helburu nagusia da kultura berri­tzailea susta­tzea eta hiriko enpresa-ehuna moderniza­tzea, enpresako eremu guztietan eta hiriko ekonomi jardueraren sektore guztietan berrikun­tza bul­tza­tuz. Horregatik guztiagatik, asmoa da Irun Ekin­tzan Saria Irunen hobe­tze, sor­tze eta berri­tze aldera gogor lan egiten duten enpresei aitorpena eta babesa emateko saria izatea. 1. Xedea. Oinarri hauen xedea da Irungo Udalak emango duen Irun Ekin­tzan Berrikun­tzari sariak arau­tzea. 2. Eska­tzaileen betekizunak. 1. Sozietate-egoi­tza eta/edo zentroa Irunen eduki­tzea. 2. Enpresaren edozein alorretan eta deialdiaren ekitaldian, proiektu berri­tzaile bat abian jarri edo garatu. 3. Ez egotea sartuta Diru-lagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan jasotako inongo inguruabarretan. 4. Zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekiko eta Irungo Udalarekiko eguneratuta egotea. 3. Emateko prozedura. Sariak emango dira lehia konkurren­tzia lehiakorraren prozeduraren bidez erabakiko da. 4. Balorazio irizpideak. — Proiektuaren Berrikun­tza eta heldutasun maila, gehienez 30 puntu. — Giza-taldea, gehienez 10 puntu. — Teknologi maila eta I+G+b dedikazioa, gehienez 10 puntu. — Lankide­tza-maila, gehienez 10 puntu. — Enpresaren eran­tzu­kizun sozialean eragina, gehienez 15 puntu. — Udalerriaren irudia hobe­tzea, gehienez 15 puntu. — Mugaz gaindiko eta nazioarteko­tzeko bokazioa, gehienez 5 puntu. — Proiektuaren aurkezpena, gehienez, 5 puntu. 5. Kategoriak. Onuradunen lau kategoria ezarri dira: 1. Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, 20 langiletik gorako Irungo enpresaren­tzat. 2. Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, 20 langiletik beherako Irungo enpresaren­tzat. 3. Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, Irungo zerbi­tzu-enpresaren­tzat. 4. Irun Ekin­tzan Saria berrikun­tzari, ideia berri­tzailearen­tzat. 6. Espedientea izapide­tzea.
Follow by Email
RSS