20

urr / 2017

Artista eta kultura enpresentzako kudeaketa arinen proiektuen lantegiak

Zer da?

Proiektu honek kudeaketa prozesu oso bat garatzea dakar, hasierako ideiatik pitching-a (komunikatzeko gaitasuna) bitarte. Horrez gain, ekintzaile sortzaile batek izan behar dituen gaitasunak landuko dira.

Zein onura dakartza?

Programako parte hartzaileek sormen, negozio aukera, komunikazio, sare sozial edota salmenten inguruko jarduerak landuko dituzte.

Baldintzak

Sormen industriako 15 enpresa edo pertsona ekintzaileri bideratutako programa bat da.

Aukeraketa prozesua

Hautaketarako izen-emate ordena errespetatuko da, beti ere aurrez aipatutako baldintzak betetzen badira.

Proiektuko jarduera nagusiak

Lantegiaren luzera 20 ordukoa izango da, eta lau saiotan banatuko da. 9:30 – 13:30.

  • Urriak 27. Lean Startup saioa.
  • Azaroak 7. Prototipado rápido saioa.
  • Azaroak 14. Design Thinking saioa.
  • Azaroak 17. Pitching saioa.

Landuko diren jarduerak

  • Negozio ideia bat bideratzeko ekintza giltzarriak garatuko dira, eta proposamen berritzaile eta bideragarri bat nola egiten den irakatsiko da.
  • Negozioen esparruko metodologia zein tresna praktikoekin lan egingo da, denak sormen industriarekin zerikusia duten enpresa eta pertsona ekintzaileei bideratuak.
  • Negozio baten diseinua eta hazkundea landuko dira design thinking, cocreación (enpresa eta bezeroek ekintzak batera aukeratzea) eta elkarlanaren bitartez.
  • Enpresa baten plan bat zer den eta zertarako balio duen azalduko da, merkatu-azterketa bat nola egiten den irakatsiko da, eta finantza-kontrola egokitasunez eramateko beharrari garrantzia handia emango zaio, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.

Nori bideratzen zaio?

Berrikuntza eta sormenaren inguruko sektoreei bideratutako programak dira, hala nola, diseinu, moda, arkitektura, publizitate, komunikabide berri, bideojoko edota arte interaktiboekin zerikusia dutenak.

Gainera, arte eszeniko, ikusmen arte, kultur ondare, zine, telebista, irrati, musikagintza, liburugintza, prentsa eta abarreri ere bideratzen zaie programa.

IZEN-EMATEKO

LANTEGIEN KARTELA

Sarrera hau Bideoak, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude