10

urr / 2017

Bidasoako ideia ekintzaileen bidaia Irun Factoryn

Etor zaitez Aurki Ezazu Zure Estiloa programako ekintzaile eta profesionalen ideia berritzaileak ezagutzera. 2 orduko ekitaldi honetan Aurki Ezazu Zure Estiloa programa ezagutu, parte hartzaileen istorio inspiragarriak entzun, bertan lortutako emaitzak ezagutu eta zonaldeko profesionalekin konektatzeko aukera izango duzu.

Ekitaldiarekin hasteko Aurki Ezazu Zure Estiloa programako aurkezpen orokor bat egingo da, prozesuan zehar egin diren ekintza guztiak azaltzeko.

Aurkezpen orokorra eginda, talde edo pertsona bakoitzak bere proiektuaren aurkezpena egingo du, izan dituen aurrerapen guztiak azaltzeko, entzuleen feedbacka jasotzeko, eta hauen bidez proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko. Aurkezpena zirkuitu baten antzera egingo da, bertatik dator bidaiaren ideia, non entzuleak zirkuitu horren barenean mugituko diren talde edo pertsona bakoitzaren ideiak eta proiektuak ezagutzeko.

Saioarekin amaitzeko, merienda moduko bat egingo da giro informal batean, non networking-a bultzatuko den.

Data: 2017ko urriaren 11a

Ordua: 18:00 – 20:00

Lekua: Irun Faktory – Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Kalea, 8 behea. (Irun)

EMAN HEMEN IZENA

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Proiektuak, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude