28

Aza / 2017

Eustartup 2017

Loading Map....

Eguna/ordua
Eguna - 28/11/2017
9:00 - 18:00

Tokia
KURSAAL

Kategoriak


ETE eta startupen bigarren topagunea azaroaren 28an ospatuko da Donostiako Kursaalean, eta bigarren edizio hau lehena baino hobea izatea bilatzen da.

Erakustoki profesional bat katalizatzaile ekonomikoa da beti. Ahalik eta espazio eta foro gehien eratu behar ditugu, ideiak eta negozioak trukatzeko, eta merkatu-ikuspegia, berrikuntza, lankidetza eta ekintzailetza bezalako enpresabalioak sustatzen dituzten edukiak sortu ere bai. Zentzu horretan, ez dago tamaina handiko erakustoki profesional bat bezain formatu kontzentraturik eta indartsuagorik. Horixe da, hain zuzen, eustart up markaren erronka: ETE eta startup-en inguruan Gipuzkoan egingo den dimentsio anitzeko enpresa-ekitaldirik handiena izatea, eta, haren edukien bitartez, Euskadiko enpresa guztiei balioa eskaintzea.

Erronka horretara hurbildu ginen dagoeneko lehenengo edizio aipagarri baten ondoren eta are hobea izatea espero dugun edizio honekin lan hori indartzen eta sustatzen jarraitu nahi dugu.

Gauza berri ugarirekin eta luxuzkoa izatea espero dugun programa batekin itzuli gara.

Eustartup azokari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deskarga ezazu gure dosierra eta , gure aurreko edizioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

Etorri nahi duzu?

LOR EZAZU ZURE AKREDITAZIOA

Informazio gehiagorako: http://www.eustartup.biz/eu/

Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude