15

eka / 2017

ZURE JARRERA ETA TREBETASUN EKINTZAILEAK GARATZEKO PROGRAMA

18 eta 35 urte bitartekoa bazara, inspirazioa bilatzen ari bazara, ikasi nahi baduzu, ideia eta esperientzia berriak izan, ez egin zalantzarik eta izena eman ezazu.
Izena emateko: empresas@bidasoa-activa.com, 943 63 39 37

Deialdia irekia !!

Programaren jarduera nagusiak

01 elkarrizketa indibiduala

Zure helburuak ulertzeko eta zure neurriko ikaste-prozesua sortzeko.

Programa zure helburuetara egokitzeko eta zure ikaste-bidea elkarrekin diseinatzeko balio izango digu elkarrizketa horrek. Zure mende egongo da zenbat eta nola aurreratu nahi duzun; elkarrizketa horretan ezarriko ditugu bakarkako tutoretza/coaching saioetarako ordutegiak.

04 bakarkako tutoretza/coaching saioak

Ekintzailetzarako dituzun trebetasunak garatzeko.

4 alderdi landuko ditugu: ikasketa indibiduala, lidergoa, ezagutzaren kudeaketa eta abian dauden proiektuak kudeatzeko gaitasuna.

  • Ikasketa indibiduala: Ba al dakizu zerk grinatzen zaituen?, ikasteko zein modu egokitzen zaizun ondoen?, nola aprobetxatu albait gehien zure ezaugarriak eta gaitasunak ekintzailetzarako?, zer egin dezakezu zure ahuleziak ezagutu eta gainditzeko?… berriz ere inoiz ez zaizu ahaztuta geratuko ideia bat!
  • Lidergoa: Ba al dakizu zure denbora kudeatzen?, nola hartzen dituzu zure erabakiak eta nola planifikatzen dituzu zure helburuak?… aurrerantzean, jakingo duzu zein urrats egin behar dituzun zure garapen pertsonalaren eta profesionalaren buru izateko.
  • Ezagutzaren kudeaketa: Ba al dakizun ikasten duzuna albait gehien aprobetxatu eta negozio-aukera bihurtzen?… >utikan aitzakiak, hemendik aurrera zure esku dago!
  • Abian dauden proiektuak kudeatzeko gaitasuna: ideiak gauzatzen direnean, kudeatzen ikasi behar dugu, ataka onera iritsi daitezen. Tresnak aztertuko ditugu, eta erronka egingo dugu zuri ondoen egokitzen zaizkizunak sortu ditzazun.

03 talde-saioak

Programaren lehenengo zatian garatutako trebetasunak ekinean jartzeko.

Ezin hoberik talde bat baino, ditugun trebetasunak proban jarri eta are gehiago garatzeko; talde-saio hauetan, 3 alderdi aztertuko ditugu: talde bat kudeatzea, estrategiak sortzeko gaitasuna eta sormena eta berrikuntza. Ekinez egingo dugu; bene-benetako ekinean.

01 ekitaldia

Lorpenak ospatzeko.

Zainetan daramagu ospatzea! ekitaldi hau taldean sortuko dugu, eta ikasteko eta ekiteko ditugun estilo desberdinak ospatzeko balio izango digu.

Gainera, programa amaitutakoan eta zure beharren arabera, ikasten eta zure proiektu ekintzailea garatzen jarraitu ahal izango duzu, Bidasoa Biziriken programa espezifikoen bitartez.

Programa_EUSK

IZEN-EMATEAK

 

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude