22

abu / 2017

Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 2017

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, kooperatiba eta lan-sozietateen kudeaketa hobetzeko laguntza teknikoetarako 2017. urtean emango dituen laguntzak arautzea eta laguntza horietarako deialdia egitea.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.- Agindu honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira laguntza teknikoko ekintzatzat:

a) Urteko kudeaketaren plangintza eta planaren ezarpena.

b) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek aldez aurreko derrigorrezko azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, haien erakunde elkartuei bermeak emateko.

c) Kostua kalkulatzeko eta kontrolatzeko metodoak egin eta ezartzea, edo aginte-taula oso bat ezartzea, Euskadin ordezkaritza duten erakundeen aldetik euren elkartuei eman beharreko zerbitzuen antolakuntzatik eratorriak, legeak eta/edo estatutuak betetzeko. Artikulu honetan jasotako bi kudeaketa-tresnetako batek soilik jaso ahal izango du diru-laguntza, erakunde eskatzaile bakoitzeko.

d) 2017ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun diren 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza.

e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea. Gomendio zehatzak jasoko ditu enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.

info +

Epea: 2017/09/22

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude