09

urt / 2018

Hirigin­tza Departamentuko diru-lagun­tzak emateko deialdia, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten lagun­tze­koak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten lagun­tze­koak.

Erlazionatutako irudiaDiru-lagun­tzak Arau­tzeko Ordenan­tza eta honi dagozkion eranskinak behin betiko onartuak izan zirenez, zeinak, 2004ko abuztuaren 2ko 146 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan bai­tzi­ren.

2005eko uztailaren 5ean, goian aipaturiko diru-lagun­tzak Arau­tzeko Ordenan­tza Orokorreko 4.1 artikuluaren aldaketa behin-betiko onartu zenez.

Hondarribiko Udalba­tzak 2016ko ekainaren 23ko bilkuran, dirulagun­tzak emateko oinarri arau­tzaileak onartu ditu, eraikinen ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) eta ikuskapen horren ondoriozko obrak egiteko.
Alkate­tza-Lehendakari­tza honek, hauxe

EBA­TZI DU

Lehendabizi.  Hirigin­tza Departamentuko diru-lagun­tzak Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiten lagun­tze­koak (E.I.T.) eta ikuskapen tekniko horren ondoriozko obrak egiten lagun­tze­koak, deialdia egitea, 2016ko ekainaren 23an Udalba­tzak onartutako Oinarrien arabera.

Bigarren.  Ondoko baldin­tzak bete beharko dira diru-lagun­tza jaso ahal izateko: Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txos­ten–galdetegia eta diktamena ematea; beharrezko dokumentazio eta zuzendari­tza teknikoa aurkeztea; Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, eta obrak eraikineko osagai komunei eragitea; eta diktamena eta obren zuzendari­tza eta buru­tza­pena 2017. urtean eta aurrekontu aurreikuspena amaitu bitarteko epean egitea.

Hirugarren.  Emango diren diru-lagun­tzen kopurua 60.000 €koa izango da, gehienez, A-3166/17 aurretiko baimenaren gain.

Laugarren.  Eskaerak aurkezteko epea, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik hilabete 1.
Bosgarren.  Diru-lagun­tzak eskuratu nahi dituzten Jabekide Elkargoek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute BAZ bulegoan jendaurreko ordutegian:
a)  Araututako diru-lagun­tza eskabidea, A Eredu moduan doan agiria, behar bezala beteta.

b)  Nortasunaren egiaztagiria (kasu bakoi­tzean dagokiona: NAN, estatutuak, eraketa eskriturak dagokion erregistroan inskribatuak, erregistroan emandako ziurtagiria etab.).
c)  Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

d)  Banke­txe edo aurrezki ­kutxak emandako agiria, urte horretan kontu korrontearen titularra bera dela egiazta­tzen duena.

e)  Eusko Jaurlari­tza­ren ebazpenaren jakinarazpena, bertan adierazita eraikina osorik edo zati batean birgai­tzeko diru-lagun­tza eman zaiola.

f)  Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren dokumentua, E.I.T.a.
g)  Obretarako Lizen­tziaren kopia.

h)  Eusko Jaurlari­tzen ebazpenaren jakinarazpena; bertan onartuta azalduko delarik elkargoaren jabe­tza­rako birgai­tze bakandu edo integraturako lagun­tza.

i)  EITaren arabera epe ertainean programatuak diren jarduketetan, obren memoria deskriba­tzailea aurkeztuko du.
j)  Gabeziak konpondu izanaren egiaztagiria eta obren azken egiaztagiria, behar bezala ikuskatua beharrezkoa den kasuetan, edo obren proiektu teknikoa beharrezkoa ez den kasuetan, EITari buruz indarrean dauden xedapenetan araututako eredu ofizialera egokitutako gabeziak konpondu izanaren egiaztagiria.

k)  Esku-har­tze­aren gastuen zerrenda sailkatua, eta bertan har­tze­koduna, agiria, zenbatekoa, egiaztagiria egin zenekok data, eta ordainketa data adierazita.

l)  Eusko Jaurlari­tzak eba­tzi­tako egindako obraren ziurtagiria.

Seigarren.  Diru-lagun­tza eskaerak eta dagozkion dokumentazioa B.A.Z. (Biztanleen Arreta Zerbi­tzua) bulegoetan aurkeztuko dira, Hondarribian, Kale Nagusiko 20 zenbakian.
Zazpigarren.  Hirigin­tza departamentuko teknikariek aztertuko dituzte eskaerak eta Hirigin­tza Batzor­deak egingo ditu horien proposamenak; ondorena Alkate­tzara igorriko dituzte, ebazteko eskumena duen organoa baita.

Zortzigarren.  Ez du Eskaera berri­tzeko aukerarik izango.

Bederatzigarren.  Gainon­tzeko guztian, indarrean dagoen araudiak xedatutakoa beteko da, hau da: Indarrean dagoen diru-lagun­tzak Ematea Arau­tzen duen Udal Ordenan­tza; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Diru-lagun­tzei buruzkoa, eta horrekin lotutako gainerako araudia.

Hondarribia, 2017ko abenduaren 14a.—Txo­min Sagarzazu Ancisar, alkatea.  (9012)

oinarriak

logo hondarribia bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude