18

mai / 2018

“Industria Digitala” 2018 Programa

Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzeko manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan eta produktu industrialak diseinatu eta muntatzen dituzten enpresetan.

Laguntzen izaera.

1.– Programa hau gauzatzerakoan eta ebazterakoan, publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak bete behar dira.

2.– Laguntza hauek aitortuko dira egoki jasotako eskaeren hurrenkerari jarraituz. Beraz, eskaerak banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera bakoitza oinarri hauetan eskatutako dokumentazio guztiarekin egoki bete den unearen arabera.

3.– Programa honen bidez ematen diren diru-laguntzak fondo galdurako diru-laguntzak dira.

4.– Programa honen barruan emandako diru-laguntzek ez dute lotura zuzenik esportatutako kopuruekin, banaketa sare bat sortu eta ustiatzearekin, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste gastu arrunt batzuekin.

 

Epea: 2018/09/22 (15:00etan)

info +

spri bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude