11

urr / 2017

Irekita dago XXI Ekintzailetza Sarien hamaikagarren edizioko deialdia!

Enpresa berritzaile gaztea bazara eta grina eta indarra badituzu, hauxe da zuretzako saria.

“La Caixa” taldeak Caixa Capital Risc-en bitartez XXI Ekintzailetza Sarien hamaikagarren edizioaren deialdia egin du. Sari horiek orain dela gutxi sortutako enpresa berritzaileak identifikatu eta aintzatesten ditu eta enpresa horiei laguntzen die, Espainia eta Portugalen hazkuntzarako aukera gehien dituztenei hain zuzen ere.

Sari horiek Espainian batera ematen ditu Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak Empresa Nacional de Innovación, S.M.E, SA (ENISA) enpresaren bitartez, eta enpresa berritzaileen garapenean erreferentziazkoak diren erakundeen laguntza dute. Aurten Portugalen ere emango dira sariak, eta horren arduraduna BPI bankua izango da.

2007an sortu zenetik, ekimen honek 4,3 milioi euro inbertitu ditu sarietan eta laguntza ekintzetan, eta horien onuradun izan dira 289 enpresa. Hamaikagarren edizio honetan, sektore eta lurralde ezberdinetako 24 enpresa irabazleek diru-hornidura, ikusgarritasun ekintzak eta nazioarteko garapeneko programak jasoko dituzte Cambridgen eta AEBn, 490.000 euroko balioa dutenak hain zuzen ere.

Izena emateko epea 2017ko azaroaren 3an bukatuko da.

Parte hartzeko

Informazio gehiago webgune honetan: www.emprendedorXXI.es

This entry was posted in Lehiaketak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude