08

urt / 2018

Lizitazio Iragarkia: Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat errentan har­tzeko kontratazioa, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabil­tzeko.

1.  Erakunde eslei­tzailea.

a)  Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

b)  Espedientea tramita­tzen duen zerbi­tzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa.

c)  Dokumentazio eta informazioa har­tzeko tokia:

1)  Zerbi­tzua: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa.

2)  Helbidea: Julio Caro Baroja Plaza, 2 – 3. pisua.

3)  Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

4)  Telefax: 943.217.158.

5)  Posta elektronikoa: kontratazioamla@gipuzkoa.eus.

7)  Kontrata­tzailearen profilaren interneteko helbidea: https://egoi­tza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo.

8)  Informazioa lor­tzeko azken eguna: Eskain­tzak jaso­tzeko azken eguna.

2.  Kontratuaren xedea.

a)  Mota: Pribatua.

b)  Deskripzioa: Errentan har­tzea Irunen lokal, nabe edo pabilioi bat, Gordailua eraikinaren biltegi eta tailer osagarri gisa erabil­tzeko.

c)  Lotekako zatiketa: Ez.

d)  Lekua: Donostia, Gipuzkoa.

3.  Tramitazioa eta prozedura.

a)  Tramitazioa: Arrunta.

b)  Prozedura: Lehiketa publikoa.

c)  Enkante elektronikoa: Ez.

d)  Eslei­tzeko irizpideak: Irizpide bat baino gehiago (ikus Baldin­tza Administratibo Berezien karatularen 15. atala).
4.  Lizitazio tipoa.

108.000 euro gehi 22.680 euro BEZ gisa (% 21); guztira, 130.680 euro lehen bost urtetarako.
5.  Bermeak.

Ez dira eska­tzen.

6.  Lizita­tzailearen betebeharrak.

a)  Jarduteko gaitasuna: Baldin­tza Administratibo Berezien Agiriak 9.4. klausulan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.
7.  Eskain­tzen edo parte har­tzeko eskaeren aurkezpena.

A)  Aurkezteko azken eguna: Hilabeteko (1) epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

b)  Aurkezpen modalitatea: Ikus Baldin­tza Administratibo Berezien Agiriak 9. klausula.

c)  Aurkezteko tokia:

1)  Erakundea: Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Idazkari­tza Teknikoa. Departamentuko Erregistroa.

2)  Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. solairua.

3)  Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

e)  Aldaerak baimen­tzen diren: Ez.

8.  Eskain­tzak ireki­tzea (2. eta 3. Gutunalazak).

a)  Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 2 – 3. pisua.

b)  Udalerria eta posta kodea: 20018 Donostia.

c)  Data/Ordua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrata­tzailearen profilean adierazitako toki, data eta orduan egingo da.

9.  Iragarkien gastuak.

Kontratuaren esleipendunaren kargura izango dira 300,00 euro arteko gastuak.

10.  Bestelako argibideak.

a)  Kontratazio espedientea hau aurretiaz izapide­tze­koa da, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorren kargurako gastu espedienteen aurretiazko tramitazioari buruzko 37/2006 Foru Dekretuak, abuztuaren 2koak, 4. eta 5. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. Horrenbestez, gastua xeda­tze­aren aurreko uneraino iri­tsi daiteke, baina ezin da aurrekontu krediturik konprometitu.
b)  Kontratuaren baldin­tza administratibo berezien agiria Gipuzkoako Foru Aldundiko web orrian lortu daitezke. (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus/es/perfil-contratante-nuevo).

Donostia, 2017ko abenduaren 27a.—Segundo Diez Molinero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko idazkari teknikoa.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Lizitazioak, Lizitazioak eta lehiaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude