15

aza / 2016

Kontrataziorako laguntzak-Irun

Logotipo Ayuntamiento de IrunXedea.

Irungo udalerrian sustraituta dauden enpresei ohizko merkatuan langabe dauden, Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eska­tzaile gisa izena emanda dauden per­tso­nen kontratazioa erraztea.

Publizitatearen, lehiaren eta objetibotasunaren prin­tzi­pioak bete­tzeko, gardentasunaren parametroetan, oinarri arau­tzaile hauek sustatu dira, albait hedapen handiena izan dezaten herriko enpresen eta langabeen kolektiboan.

Epea: 2017/02/28 edo kreditua bukatzen denean

info +

deialdia

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa

14

aza / 2016

Enpresa industrialen sormena, bigarren urtez, IrunLab industriarekin

Irungo Udalak, Bidasoa Biziriken bitartez, IrunLab Industria programa gauzatzen dabil, bigarrenez. Prozesu honetan Irungo industriako bost enpresek eta inguruko zerbitzuek sormena sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte. Antolakuntza eraberritze proiektuetan artista eta sortzaile ezberdinek parte-hartuko dute, metodologia abangoardistak aplikatzen.

Asteartean, azaroak 8, Irun Factory-n enpresa parte-hartzaile ezberdin, artista eta sortzaileak batu dira. Bertan, gauzatzen dauden proiektuak bateratu dituzte.

Proiektuak

Alcad + Mikel Morlas

Alcad IrunLab industrian 2015. urtean parte-hartu zuen berrikuntzaren enpresa barruko kultura sustatzeko; aurtengo edizioan parte hartzea erabaki du, aurreko urtean hasitako prozesua indartzeko. Azken urtean gauzatutako aurrerapenak aztertu eta aurreko edizioan diseinatutako ekintzek sortu dituzten arazoak zabaldu ditu. Lan dinamiketan langileek meme-ak sortu dituzte, informazioa emateko eta parte-hartze espazioak sortzeko. Lan guztiekin akzio zehatzen katalogo bat sortu da. Aurten lan joera berdinekin jarraitu da.

Conatec + Vicente Arlandis

Conatec-en erronka nagusia enpresa barruko barne komunikazioa hobetzea da. Vicente Arlandisek esperientziak partekatu eta bateratzeko prozesua planteatu du. Lan sesioko departamentu ezberdinetako bost pertsona paseatzera irteten dira ezagutzeko, partekatzeko edo aurrera eraman daitezkeen akzioak zirriborratzeko.

Ricardo Monsalve, Conatec-eko gerenteak, positiboki ebaluatu du iniziatiba: “Iniziatiba oso ona iruditzen zait eta enpresentzat guztiz erabilgarria. Enpresan etxean baino ordu gehiago pasatzen ditugu eta pertsona askorekin elkarbizitzen dugu. Pertsonen parte-hartzea sustatu nahi dugu eta enpresaren zatia direla sentiaraztea.

Seguir leyendo

Kategoria: Bideoak

14

aza / 2016

Santander YUZZ programaren VIII. edizioa

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Finantzaketa-Financiación, Formakuntza, Sariak

11

aza / 2016

“ENERGIA UHINAK” IRITSIKO DA IRUNERA “AHAZTUTAKOEN ZUBIA”REKIN

Datorren azaroaren 19an (larunbata) “Energia Uhinak” programa iritsiko da Irunera “Ahaztutakoen Zubia”ren eskutik. Ekimena Donostia Europako Kulturaren Hiriburuarena da. Ekitaldi hau Raquel H. Bonedek antolatu du Orbela Komunikazioaren bidez, eta hauxe da “Energia Uhinak” programak aurten Bidasoa eskualdean babestu duen jarduera bakarra.

kartela

NP_puenteolvidados_eusk.docx

programa

Kategoria: Topaketak

10

aza / 2016

Hizkun­tza paisaia euskara­tzeko deialdia. 2017

2+1 irudiaXedea.

Establezimendu, elkarte edota enpresetako hizkun­tza paisaia euskara­tzeko ekimenetarako diru-lagun­tzak lehiarik gabeko konkurren­tzian, ekimen hauek diru-lagun­tza deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2017ko urriaren 31ra bitartean gauzatu badira.
Onuradunak.

Diru-lagun­tza hauek eskatu ahal izateko hauetako kasu batean egon behar da, betiere lehenengo atalean aipatutako susta­tze-jarduera horren helburu den esparruan sar­tzen badira eta deialdi honetako zazpigarren artikuluan xedatutako baldin­tzak bete­tzen baldin badituzte.

Euren establezimendua Irunen duten merkatariak eta ostalariak.

Enpresa Irunen duten enpresarioak edo eta autonomoak.

Kalean Bai hitzar­mena sinatuta duten aisi, kirol edo guraso elkarteak.

Diru-lagun­tza deialdi honetara ezin dira aurkeztu bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuak eta fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendari­tza-organoetan partaide­tza nagusiki publikoa duten entitateak.

info +

Epea: 2017/10/31

irun logo bilaketarekin bat datozen irudiak

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

10

aza / 2016

Entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota gara­tzeko deialdia

ENPRESA EUSKARA bilaketarekin bat datozen irudiakXedea:

Diru-lagun­tza deialdi honen xedea da, entitate pribatuek Irungo udalerrian dituzten lantokietan euskararen erabilera planak egin edota horiek 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte gara­tzeko lagun­tza ekonomikoak norgehiagoka ematea, dituen 38/2003 Lege Orokorrean eta Legea gara­tzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Deialdi hau LanHitz programa markoaren baitako Erreferen­tzia Marko Estandarrean (EME) definitutako helburuak, jardunak eta jarduerak gauza­tzen lagun­tzeko baliabideak jar­tzera dator.

info +

Epea: 2017/03/15

irun logo bilaketarekin bat datozen irudiak

Kategoria: Bideoak

10

aza / 2016

Irungo Udalak euskarazko aldizkari bat argitaratzeko diru laguntza emango du

Xedea.

Euskara ­hutsezko aldizkaria diseina­tzeaz, koordina­tzeaz, erredakzio lanaz, itzul­penez, maketazioaz, inprimaketaz eta banaketa lanez arduratuko den per­tsona fisikoei edo juridikoei deialdia.

+ info

Epea: 2016-12-01

irun logo bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Kategoria: Diru-laguntzak

09

aza / 2016

Iraso Udal Gizarte Zentroko taberna-jantokirako lizitazioa / Luis Mariano Giza Zentro

logo irun bilaketarekin bat datozen irudiak

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Lizitazioak

09

aza / 2016

BEZEROEN LEIALTASUNA-Azaroak’16

20160609113220875HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA

Hondarribiko ekintzaileentzat   edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa:

Ikastaroaren helburua:

  • Bezeroen fidelizazioa lortzeko teknikak ezagutzea eta probatzea
  • Gure bezeroen fidelizazio maila neurtzeko teknikak ezagutzea
  • Gaur egun bezeroarekin harremana izateak duen esanahiaz ohartzea
  • Jakitea bezeroak pozik edukitzeak ez duela, besterik gabe, fidelizatuta daudela esan nahi
  • Teknikak garatzea errepikapenezko erosketatik lehentasunera igarotzekoFIDELIZACIÓN CLIENTES bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Bezeroen espektatibak betetzera bideratuak dauden ekintza planak diseinatzeko metodoak
  • Bezeroen espektatibak gainditzera, lehentasuna sortzeko beharrezkoak diren asebetetze maila handiagoak lortzera bideratuak dauden ekintza planak diseinatzeko metodoak eta tresnak.

Zer informazio behar da, nolako ezaugarriak izan behar ditu eta nola erabili eta egituratu behar da hori lehentasunean oinarritutako estrategia bat diseinatzerakoan baliagarria gertatzeko?

  • Zein urrats eman datu horiek bezeroak gure erakundearekin duen esperientzia aldatuko duen halako edo holako ekintza mota bilakatzeko?
  • Eta hau ere bai: adibideak eta kasu arrakastatsuak.

Deskribapena

Bezeroaren fidelizazioa dagoeneko gainditua dagoen kontzeptua (nahikoa izaten ez delako) den ustetik abiaturik, arreta osoa jarri bezeroen espektatibak ezagutzeko kontuan:

  • Zer espero du bezeroak gurea bezalako enpresa batetik?
  • Zer elementuk hartzen dute parte espektatiba horiek sortzeko garaian?
  • Zergatik da hain garrantzitsua horiek ezagutzea?
  • Nola lortuko dut zein diren jakitea?
  • Nola irudikatu horiek? Zerez osatuak daude?
  • zer eragin dute nire zuzendaritzan edo arloan?
  • Zein baldintza bete behar dira ezagutza hori guztia ekintza eraldatzaile bihurtzeko?

Iraupena: 15 ordu

Klase egunak: Azaroaren 28an, 29an eta Abenduaren 1ean

Ordutegia: 9etatik 14etara

Non?: Puntala Enpresa Gunea – (Hondarribia)

Ikastaroak ematen du: AITOR UBARRETXENAk – Infotres

Plazak mugatuak: 10

Hizkuntza: gaztelaniaz

IZEN-EMATEAK

logo hondarribia +habian + bbizirik

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

08

aza / 2016

Musika-ikastegi pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia. 2016

MÚSICA bilaketarekin bat datozen irudiakDeialdi honen helburua.

Diru-laguntzetarako deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako musika-eskolentzat, hain zuzen ere titularitate pribatua dutenentzat, eta ikastegi baimenduentzat, 2016ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.

Dekretua

info +

Epea: 2016/11/15

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa
Página 20 de 93« Primera...10...1819202122...304050...Última »