17

api / 2018

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. ARGITALPENEN Modalitatea (2018)

2018. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko.

Epea: 2018/05/17

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

17

api / 2018

EMAITEK Plus programa 2018

GOBIERNO VASCO bilaketarekin bat datozen irudiakEbazpen honen helburua da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2018ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da: programa horren bidez laguntzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

info +

Aurkezteko epea: 2018/06/28  (12etan)

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

13

api / 2018

Ekin asteazkenetan: Diseinu eta fabrikazio 3D-n

Ekin asteazkenetan programako saio berria prestatu dugu jada! Tailer hau Diseinu eta fabrikazio 3D-n inguruan izango da, apirilaren 18an, 9:30etik 13:30era Irun Factory-n.

3D inprimatzea objektu tridimentsionalak fabrikatzea da, materiala geruzaz geruza gehituz, ordenagailuz sortutako modelo digital batetik abiatuta. Tailer honekin, 3Dn inprimatzeko teknologiarekin zerikusia duen oro ezagutuko duzue, fabrikatu eta merkaturatu aurretik prototipoak diseinatu eta inprimatu ahal izateko.

3D inprimaketaren eta diseinuaren inguruko proiektu bat dutenei zuzenduta dago batik bat, hainbat sektore kontuan hartuta: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa. Halaber, fabrikazio digitalean hasi nahi duten ekintzaileentzako ere bada.

Objektuak 3Dn diseinatzen eta inprimatzen ikasi nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, bereziki honako sektore hauetarako: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa…

1.- 3D INPRIMEKATARA SARTZEA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
2.- INPRIMITZEKO PIEZA BAT 3Dn MODELATZEA
2.1 3Dn DISEINATZEKO SOFTWARE-AREN OINARRIZKO TUTORETZA
2.2 ARIKETA PRAKTIKOA: PIEZA PERTSONALIZATU BAT DISEINATZEA
3.- 3D INPRIMAKETA
3.1 ARIKETA PRAKTIKOA: SORTUTAKO PIEZAK 3Dn INPRIMATZEA
3.1.1 3D ARTXIBOA INPRIMATZEKO PRESTATZEA
3.1.2 GCODE ARTXIBOAK SORTZEA
3.1.3 MAKINA ABIAN JARTZEA ETA KONTROLATZEA
3.1.4 PIEZAK 3D INPRIMAKETA BIDEZ FABRIKATZEA

Ez galdu aukera eta parte hartu! IZEN-EMATEAK

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentua

943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

12

api / 2018

Eskulangintza Sektorea Sustatzeko Plana. Gipuzkoa 2018

Eskulangintzako jardueratzat hartuko da ondasunak sortu, ekoiztu, eraldatu, konpondu eta zaharberritzea edo arlo horietan zerbitzuak eskaintzea. Lan prozesuan pertsonek esku hartzen dute, ekoizpen nola prozesu osoa gainbegiratuz eta kontrolatuz, eta lortutako emaitza bereizia eta industriakoaren aldean desberdina izaten da.

Epea: 2018/05/17

info +

info ++

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa

12

api / 2018

Hondarribiaren eta Irunen promozioa Bordelen, Aste Santuaren ondoren

  • Basques a Bordeaux azokan parte hartuko du Bidasoa bizirik-ek
  • %84,61ekoa izan da hotelen okupazioa Hondarribian eta Irunen Aste Santuan
  • Bi gidaliburu berriro editatu dira, eta promozio bideoak egin dira

Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, turistak eta bisitariak bi hirietara erakartzeko lan egiten dute. Apirilaren 27an, 28an eta 29an izango da hurrengo promozio ekintza, Destinos Euskadirekin batera, Bordelen egiten den Basques a Bordeaux azokan.

Seguir leyendo

Kategoria: Azoka, Enpresa-kudeaketa, Konferentzia, Topaketak

12

api / 2018

Sortzaileek ideiak gogora ekartzen dituzte

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

La creativa donostiarra Eva Villar 'decoró' La Concha para anunciar 'The Happy Film', que se presenta hoy al público en el Principal./DV
La creativa donostiarra Eva Villar ‘decoró’ La Concha para anunciar ‘The Happy Film’, que se presenta hoy al público en el Principal. / DV

Crecen las tecnologías, «pero sin talento humano, no sirven». Más de 2.000 profesionales de la publicidad se reúnen desde hoy en el Kursaal

Fuente: DV – MITXEL EZQUIAGASAN SEBASTIÁN.

«Hace 30 años tú anunciabas un producto en el intermedio del ‘Un, dos, tres’ y llegaba a media España. Ahora hay que buscar al consumidor por internet, comunicarle bien lo que vendes y seducirlo. Todo es más complicado, pero más apasionante. Cada vez hay más tecnologías, pero la esencia es la de siempre: una buena idea y el talento humano». Lo dicen Uschi Henkes, presidenta del Club de Creativos de España, y Guille Viglione, director de la ‘cumbre’ de los publicitarios que comienza hoy en el Kursaal y se clausura el sábado.

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Konferentzia, Topaketak

12

api / 2018

LANZA & GO: Bultzatu zure moda eta diseinu proiektua

LANZA & GO: Bultzatu zure moda eta diseinu proiektua

Kategoria: Bideoak, Proiektuak, Sariak

11

api / 2018

Ekin asteazkenetan: Diseinu eta fabrikazio 3D-n

Ekin asteazkenetan programako saio berria prestatu dugu jada! Tailer hau Diseinu eta fabrikazio 3D-n inguruan izango da, apirilaren 18an, 9:30etik 13:30era Irun Factory-n.

3D inprimatzea objektu tridimentsionalak fabrikatzea da, materiala geruzaz geruza gehituz, ordenagailuz sortutako modelo digital batetik abiatuta. Tailer honekin, 3Dn inprimatzeko teknologiarekin zerikusia duen oro ezagutuko duzue, fabrikatu eta merkaturatu aurretik prototipoak diseinatu eta inprimatu ahal izateko.

3D inprimaketaren eta diseinuaren inguruko proiektu bat dutenei zuzenduta dago batik bat, hainbat sektore kontuan hartuta: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa. Halaber, fabrikazio digitalean hasi nahi duten ekintzaileentzako ere bada.

Objektuak 3Dn diseinatzen eta inprimatzen ikasi nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, bereziki honako sektore hauetarako: arkitektura, dekorazioa, artea, diseinua, animazioa…

1.- 3D INPRIMEKATARA SARTZEA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
2.- INPRIMITZEKO PIEZA BAT 3Dn MODELATZEA
2.1 3Dn DISEINATZEKO SOFTWARE-AREN OINARRIZKO TUTORETZA
2.2 ARIKETA PRAKTIKOA: PIEZA PERTSONALIZATU BAT DISEINATZEA
3.- 3D INPRIMAKETA
3.1 ARIKETA PRAKTIKOA: SORTUTAKO PIEZAK 3Dn INPRIMATZEA
3.1.1 3D ARTXIBOA INPRIMATZEKO PRESTATZEA
3.1.2 GCODE ARTXIBOAK SORTZEA
3.1.3 MAKINA ABIAN JARTZEA ETA KONTROLATZEA
3.1.4 PIEZAK 3D INPRIMAKETA BIDEZ FABRIKATZEA

Ez galdu aukera eta parte hartu! IZEN-EMATEAK

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentua

943-633937 – empresas@bidasoa-activa.com

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

11

api / 2018

Bertako produktuaren Astea

Semana Producto localAurten, apirilaren 16tik 22ra, Hondarribiko Udalak Bertako Produktuaren Astearen 3. edizioa antolatu du.

Hondarribiko Azokaren irudia sustapena helburu nagusia du: bertako ekoizleen lanaren garrantzia azpimarratzea eta honetaz gain, beraien ekarpenak iraunkortasun eta jateko ohitura osasuntsuen alde.

Lekuak mugatuak izanik, tailerretan parte hartzeko, izena eman behar da. (klikatu hemen)

logos

Ekimen honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsatik (EGEF) %65 jasotzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Interreg V-A Programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez.
Kategoria: Azoka, Ekintzaile-komunitatea

10

api / 2018

Kudeaketa eraginkorragoa eta kostuen aurreztea Ducourauko egoitza berrian

  • Ducouraun bat egingo dute Bidasoa bizirik-eko zerbitzu guztiek apirilaren 26an

Bidasoa bizirik-ek eskaintzen dituen bulego eta zerbitzu ezberdinak Ducourau eraikinera pasako dira apirilaren 26an. Orain arte, Bidasoa bizirik-ek instalazio ezberdinetan banatuta eduki ditu zerbitzuak. Lekualdatze honekin, zerbitzu ezberdinek puntu bakar batean bat egin dezaten bilatu nahi du Bidasoa bizirik-ek.

Zuzendaritza, Zerbitzu Orokorrak, enpresen babeseko zerbitzua, Europako programen koordinazioa eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa Kostorben daude; ekimen ekintzailea sustatzeko zerbitzua, ekintzaileen eta enpresa berrien laguntza eta coworking espazioa Irungo ospitale zaharraren atzealdean daude; langabeen orientaziorako zerbitzua, formazioa, eskaintzen gestioa eta enplegu zentroa Anakako El Espazio bulegoan daude; eta Turismo departamentuko bulego nagusiak Hondarribiko Kirol Kaian daude. Guzti horiek Ducourau eraikineko egoitzara pasako dira orain.

Seguir leyendo

Kategoria: Artikulua
Página 3 de 10912345...102030...Última »