20

mai / 2016

(Itsaspen programa 2016), itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntza programa

XEDEA:

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak aratzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzea.

info +

TRAMITAZIOA – Publikazio berriaren zain

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

20

mai / 2016

Gipuzkoako enpresa ­txiki eta ertainen­tzako lagun­tza programa trakzioa duten enpresekin lankide­tza­rako diru lagun­tzen 2016ko deialdia

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru lagun­tzen xedea da internazionalizazioa sustatu eta Gipuzkoako enpresa ­txiki eta ertainen kanpoko ireki­tzea trakzioa dakarten entitateekin lankide­tzan

Lagun­tzen onuradun izango dira:
A)  Gipuzkoako Enpresa Txi­kiak eta Ertainak (aurreran­tzean, ETEak), traktore entitate batek buru­tzen duen lankide­tza propiektu batean parte har­tzen duena, 3.ª oinarrian esandakoaren arabera.

B)  Gipuzkoako ETEa enpresen­tzat proiektuak buru­tzen dituzten entitate traktoreak.
Oinarri hauen ondorioetarako, entitate traktore­tzat joko da:
— Enpresa handiak.

— Nazioarteko enpresak.

— Gipuzkoako Ganbara, Zuzenbide Publikoko Korporazioa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren garapen ekonomikoa susta­tzea helburu duena.

— Zien­tzia eta Teknologia Euskal Sareko agenteak, internazionalizaziora bideratutako ekin­tzak dituztenak, 109/2015eko ekainak 23ko Dekretuak, Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarearen osaera arau­tze­ari eta egunera­tze­ari buruzkoak (Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria 133, 2015eko uztailak 16) zehazten dituen partaide hauek:

— Uniber­tsi­tateen Ikerkun­tza Egiturak.

— Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkun­tza Zentroak.

— Teknologia Zentroak.

— Ikerkun­tza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

mai / 2016

Nekazari­tza ustiategiei ordezkapeneko zerbi­tzuak ematen dizkieten nekazari­tza elkarteen­tzako diru lagun­tzen 2016ko deialdia

nekazaritza bilaketarekin bat datozen irudiakDeialdi honetako diru lagun­tzak jaso­tzeko, nekazari­tza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbi­tzuak eman behar dituzte eta aipatutako 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, 76. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete behar dituzte.

3.  Diru lagun­tzen xedea.

Diru lagun­tzak legez eratuta dauden eta nekazari­tza ustialekuen titular, titularkide eta langileen aldi baterako ordezkapen zerbi­tzuak ezarrita dauzkaten nekazari­tza elkarteei emango zaizkie, betiere, elkarteko kideak nekazari profesionalak badira.
Honako arrazoi hauengatik emandako ordezkapen zerbi­tzuek jaso ahal izango dituzte diru lagun­tzak:

a)  Oporrak.

b)  Gaixotasuna.

c)  Ezkon­tza.

d)  Amatasuna.

e)  Aitatasuna.

f)  Istripua.

g)  Lanbide heziketako jardueretan parte har­tzea.

h)  Familia beharrak.

i)  Titularra edo titularkidea hil­tzea.

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

mai / 2016

Nekazari­tza ustialekuetako titularrek nekazari­tza aseguruak kontrata­tzeko lagun­tzen 2016ko deialdia

Aseguru lagungarrien lerroak eta lagun­tzen zenbatekoa.

2.1.  Lagungarriak izango dira aipatutako 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 87. artikuluan jasotako Nekazari­tzako Aseguru Konbinatuen Planaren barruan dauden aseguru lerroetako polizak, baldin eta nekazari­tza ustialekuetako titularrek izenpetu badituzte eta kontratazioa Agroseguroren Elkarteko erakunde lagun­tzaileen bitartez kudeatu bada. Era berean, nekazari­tza ustialekuetako titularrek bete behar dute 66/2008 Foru Dekretuaren 14. artikuluko 1.1 puntuan adierazitakoa.

2.2.  Lagungarriak izango dira, halaber, Nekazari­tza Aseguruen Planean sartuta ez dauden nekazari­tza elkarteek sinatutako aseguru poliza kolektiboak, zori­txa­rreko fenomeno klimatikoek eragindako galerak eta instalazioetako kalteak sartuta daudenean.

Diru lagun­tzen zenbatekoak, aipatutako 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 88. artikuluari jarraituz, ondorengoak izango dira:

a)  Agroseguro Elkarteko erakunde lagun­tzaileen bitartez kontratatutako poliza berrien primaren zenbateko osoaren %25a, eta %15a aurretik kontratatuta zeuden polizak berri­tzeko bada, behien entze­falopatia espongiformearen kasuan izan ezik, hori berri­tzeko, primaren zenbatekoaren %25era arte emango baita.

b)  Nekazari­tza Aseguruen Planean jaso gabeko, baina Nekazari­tza Elkarteek izenpetu duten poliza kolektiboen primaren zenbateko osoaren %25a.

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

mai / 2016

2016KO EKITALDIAN EKOBERRIKUNTZAKO I+G+B PROIEKTUEN DISEINU BIKAIENRAKO LAGUNTZAK

  • Xedea: I+G+B bultzatzeko Europako programetara, batez ere Horizon 2020 eta Life+ izenekoetara, aurkezteko proiektuen diseinu bikaina sustatzea da, ZTBPren Ekosistemak aukera-nitxoaren ildo estrategikoetan.
  • Aurrekontu-zuzkidura: Deituriko diru-laguntzetarako aurreikusitako zuzkidura 100.000 eurokoa da.
  • Eskabideak aurkezteko epea:
    – LIFE+ eta Horizon 2020 programetan aurkezteko programen kasuan, 2016ko maiatzaren 30ean, 13:00etan.
    – Bestelako proiektuetarako proiektuei dagokienez, 2016ko urriaren 5ean, 13:00etan.
  • EHAAko iragarkia.
  • Deialdiaren oinarriak.
  • Proiektu-fitxa.

Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

mai / 2016

EKOBERRIKUNTZA PROIEKTUAK 2016ko ekitaldietarako dirulaguntzak

Sociedad pública del Gobierno Vasco

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

mai / 2016

EZAGUTU + KONEKTATU + EKIN: 1go Sektorean Negozio Ideiak Sortzeko Programa

logo Koop-Agro

 

 

 

 

EZAGUTU

 

 

Lehenengo Sektorean Negozio Ideiak Sortzeko Programa

NOIZ: Maiatzaren 16tik ekainaren 24ra

ORDUTEGIA: 15:30 – 18:30 (astelehenetik ostiralera)

NON: Bidasoa Bizirikeko Enpresa Zentruan (Mirarietako Ama Birjina, zg-Irun)

 HELBURUA:

 Bidasoa eskualdeko lehen sektorean ekintzailetza sustatzea, eremu honetan negozio-ideiak dituzten pertsonak dinamizatuko dituen jarduera-programa baten bidez.

 EDUKIA:

Prestakuntza-moduluak eta tailerrak gelan; bisitaldiak eta tailerrak lekuan bertan, eta hitzaldiak egoerari buruz, joerei buruz, jardunbide egokiei buruz eta negozio-ideiak garatu ahal izateko oinarrizko ezagutzei buruz.

 NORENTZAT:

Lehen sektorean negozio-ideia bat aztertzeko eta/edo garatzeko kezkaren bat duten Irungo eta Hondarribiko ekintzaile eta enpresentzat.

Doan, leku mugatuak

T. 943 63 39 37

eposta: empresas@bidasoa-activa.com

IZEN-EMATEAK Maiatzaren 15era arte

 

Koop-A4-Agro-V5

 

 

los 4 losgos

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Konferentzia

16

mai / 2016

Gipuzkoako Lurralde Historikoko ustiategi txi­kien garapenerako lagun­tzak emateko oinarri arau­tzaileak

Oinarri hauen xedea da ustiategi txi­kiak abian jar­tzeko eta per­tsona susta­tzaile berri batek jarduerei ekiteko lagun­tzak ematea.

Onuraduna onar­tzeko irizpideak.

Lagun­tza eskaera egiterakoan baldin­tza hauek bete behar dituzte onuradunek:

a)  18tik 45 urte artekoak izatea, biak barne.

b)  Onar­tzea instalazioa Gaztenek 2020 prozeduran ezarritako baldin­tzen arabera egitea, eta berariaz sar­tzea programa horretan.

c)  Enpresa plan bat aurkeztea

d)  Beharrezkoak diren gaitasun profesionalak eduki­tzea

e)  Zerga arloko eta Gizarte Seguran­tzako betebeharretan egunean egotea.

f)  Gizarte Seguran­tza­ren Nekazari­tza Erregimenetik datorren baliaezintasun osoko, baliaezintasun absolutuko edo erretiroko diru saririk ez jaso­tzea

INFO +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

16

mai / 2016

Nekazari­tza ustiategietan inber­tsioak egiteko lagun­tzak eta nekazari gazteek enpresak sor­tzeko lagun­tzak.

A) LAGUNTZA NEKAZARITZA USTIATEGIETAN INBERTSIOTARAKO

 Diru lagun­tzen xedeak.

Honako hauek dira helburu bereziak:

a)  Ustiategien ekoizpena merkatuaren beharren arabera egoki­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki ekoizpenen kalitatea eta uzta biltegira­tzen hobe­tzen lagun­tzen dutenak.
b)  Enpresa kudeaketa eta ustiategien errentagarritasuna hobe­tzeko inber­tsioak susta­tzea, bereziki ekoizpen kostuak murrizteko, energia gastua murrizteko, ekoizpena handi­tzeko eta nekazari­tza jarduerak anizteko inber­tsioak.
c)  Ustiategien ekoizteko ahalmena handi­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki, makineria eta instalazioak erosteko inber­tsioak, hartara ustiategia hobeto eramateko eta laneko ekoizpena hobe­tzeko.

d)  Ingurumen iraunkortasuna hobe­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki ekoizpen ekologiko eta integratuko sistemak zein nekazari­tza eta abel­tzain­tza ustiategietako hondakinen tratamenduko hobekun­tzak kontuan har­tzen dituztenak. Orobat sustatuko da berotegi efektua duten gas emisioen murrizketa eta ongarrien erabilera eraginkorragoa izatea, hartara lurraren ekoizpenaren iraunkortasuna susta­tzeko.
e)  Abereen higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, ekoizpenen ibilbidea eta laneko segurtasuna hobe­tzera bideratutako inber­tsioak ahalbide­tzea, gai horietan, arau komunitario berriak bete­tzera zuzendutakoak, bereziki.
f)  Inber­tsio berri­tzaileak ahalbide­tzea, esate baterako, ustiategietako energia kostuak murrizteko bioenergia edota energia berriztagarrien ezarpena, edota, Informazio eta Komunikazioaren Teknologien erabilera (IKTak).

B) NEKAZARI GAZTEEK ENPRESAK SOR­TZEKO LAGUN­TZAK

 Neurriaren helburua.

Neurri honen helburua da erraztea, batetik, ondo prestatutako gazteak nekazari­tza sektorean sar­tzea eta, bestetik, belaunaldi erreleboa, 1.305/2013 Erregelamenduak 5. artikuluan zehaztutako helburuek aurreikusten duten moduan. Horrez gain, beste helburu bat da landa lurren tokiko garapena susta­tzea, diber­tsi­fikazioa, enpresen sorrera eta garapena, eta enplegua bul­tza­tuz.

INFO +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

12

mai / 2016

Zergatik eta nola parte hartzen duten pertsonek enpresan

Agencia Vasca de desarrollo empresarial

Zergatik egin dute apustu enpresek pertsonen parte-hartzearen alde? Zerk bultzatzen du aldaketa antolakundeetan? Ba al da langileen parte-hartzea sustatzen duen egoerarik?

Eta, behin ezagutu ondoren horrelako aldaketa-prozesuei ekiteko arrazoiak, nola jarri daitezke martxan? Zer hartu behar da kontuan?

Langileen parte-hartzea gorantz doan joera da Euskadin. Gero eta euskal enpresa gehiagok, edozein izanik ere beren egitura juridikoa, tamaina edo jarduera-sektorea, prozesuak abiarazten dituzte  pertsonek beren enpresa-proiektuan duten papera indartzeko eta  pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzeko kudeaketan, emaitzetan nahiz jabetzan.

Gaikuntzako jardunaldi tekniko honen helburua da bertaratuei galdera horiek erantzuten laguntzea, abiapuntutzat harturik hainbat euskal ETEren esperientzia praktikoa; enpresa horiek (Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren) hainbat ekimen jarri dituzte martxan azken urtean langileen parte-hartzea bultzatzeko, sinetsirik pertsonak, arrazoi askorengatik, protagonistak izan behar direla etorkizuneko proiektu lehiakorretan.

Jardunaldiaren helburua izango da identifikatzea zeintzuk diren parte-hartzearen aldeko apustuaren atzean egon ohi diren motibazio edo egoerak, lehen eskutik ezagutzea gure inguruko hainbat ETEk izan duten esperientzia praktikoa, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatzea eredu parte-hartzaileagoak garatzeko zenbait gomendio praktiko eta ikasitako lezio.

HELBURUAK

• Azaldu zeintzuk diren langileen parte-hartzea sustatzera daramaten arrazoi edo egoera ohikoenak.

• Elkarrekin partekatu pertsonen parte-hartzea sustatzeko ekimenak abiatu dituzten gure inguruko ETEen esperientzia.

• Gogoratu zein laguntza publiko dauden langileen parte-hartzea bultzatzeko gure lurraldeko enpresetan.

NOIZ?: 2016/05/20

NON?: Bizkaia Plaza Eraikina -Alda Urquijo 36 – BILBAO

ORDUTEGIA: 11:30 – 14:00

EGITARAUA

11:30 Bertaratuen harrera eta jardunaldiaren aurkezpena
11:40 Parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresek eskura dituzten tresna publikoak
11:50 Langileen parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak eta egoerak
12:20 Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak
Oreka Information konpainia arabarraren, Airlan bilbotarraren eta Alberdi Mekanizatuak gipuzkoarraren kasu praktikoak partekatuko ditugu.
13:20 Galdera-eskariak

* Izena ematean lehentasuna izango dute beren konpainian pertsonen parte-hartzea bultzatu nahi duten enpresetako ordezkariek (jabeek, zuzendaritza-taldeek, erdi-mailako aginte karguek, gainerako langileek, sindikatuen edo patronatuen ordezkariek, e.a.).

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Konferentzia, Topaketak
Página 30 de 93« Primera...1020...2829303132...405060...Última »