16

urt / 2018

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak-Lanbide

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak: 1.000 euro pertsona ekintzaileentzat eta 1.500 euro proiektu enpresarialak martxan jartzeko

Ideia enpresarialak garatu edo proiektu enpresarialak martxan jarri nahi dituztenei zuzendutako laguntzak dira

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-eko Ekintzailetza eta Autoenplegu departamentuaren bidez, informazio bilera eskainiko dute 2018ko Otsailaren 2an, ostirala, eguerdiko 13etan Mirarietako Ama Birjina kaleko bulegoetan. Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.

Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:

  • Ideia enpresariala garatzeko: 1.000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.
  • Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 1.500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena,  Bidasoa eskualdean 30 izango dira laguntza jaso ahal izango duten pertsona ekintzaileak. Ondorengoa izango da laguntzen banaketa:

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa Bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, 2018ko Otsailaren 2an, ostirala, eguerdiko 13etan, Bidasoa Bizirik-eko Ekintzailetza eta Autoenplegu Departamentuko bulegoan,  Mirarietako Ama Birjina kalea (z/g).

Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:

– Bidasoa Bizirik-eko Ekintzailetza eta Autoenplegu Departamentuan (943.633937).

– Ondorengo helbide elektronikoan: empresas@bidasoa-activa.com

Ekintzaileen baldintzak_eusk

Solicitud_EUSK_ANEXO III EMPRENDEDORES

info + ideia ikertu

info + enpresa sortu

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

One Response to Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak-Lanbide

  1. Eva Lesende says:

    Buenas tardes, me interesa acceder a estas ayudas pero no entiendo bien si antes de asistir a la reunión he de iniciar algún tipo de acción para poder acceder a ellas. Muchas gracias de antemano. Un cordial saludo. Eva Lesende.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude