Enpresarean Azoka 2020

Disculpa, pero esta entrada está disponible sólo en Euskera.

Gorde data! Enpresarean Azoka urriaren 22an izango da Orona IdeonGarapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Horixe izango da aurtengo Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Urriaren 22an izango da, Hernaniko Orona Ideon. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ez dakigu Covid-19ak nola eragingo duen ekitaldian, baina badaezpada prest ditugu A, B, C eta D planak.

Eta hizkuntza aniztasuna?

Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak enpresa batzordeak egindako proposamen batetik sortu da aurtengo gaia. Enpresa hauen iritziz administrazioak eta enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen hasi dira, Nazio Batuen Erakundeak abian duen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren baitan. Marko horrek 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko, baina hizkuntza aniztasuna ez da modu esplizituan aipatzen. Hala ere, hor dago nolabait…

«Gure ustez, berezko lekua eskaini beharko litzaioke hizkuntzari Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean eta olatua baliatu beharko genuke lanketa eta proposamen bat egiteko, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita.», adierazi dute.

Hala, gai hori aintzat hartuta, hiru zutabe izango ditu jardunaldiak: Jasangarritasuna; Hizkuntza; eta Inklusibitatea eta hazkunde ekonomikoa.

Izen-ematea, irailean

Hizlari eta parte-hartzaile guztiak lotzen ari gara orain. Irailean zabalduko ditugu ekitaldiaren egitaraua eta izen-emateko formularioa. 

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea. 

No hay comentarios

¿Quieres dejar un comentario?

Follow by Email
RSS