17

urt / 2013

Zure negoziorako 10 ikastaro praktiko

Logotipo de EuskadiEmprende5. TAILERRA. NEGOZIO AUKERA ONENAK: SEKTORE BEROAK ETA SEKTORE HELDUETAKO NITXO GARRANTZITSUENAK

Euskadi Emprendek zure negozioarentzako 10 ikastaro praktiko eskaintzen dizkizu. Esan bezala: 10 aditu 10 tailerretarako. 90 minutuko ikastaroak, batez ere praktikoak izango direnak, eta ikastaroen osteko onlineko tutoretza, zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe. 10 adituak aukeratzeko, gai honetan arrakasta frogatua duten profesionalekin jarri gara harremanetan. Sektoreko liderra den Emprendedores argitalpeneko aholkulari, kolaboratzaile eta adituek eskainiko dituzte zuen negozioentzako funtsezkoak diren 10 gairi buruzko 10 tailer horiek.

Edukia

 Inportatzeko ideia zehatzak eta negozio aukerak irekitzen dituzten merkatuak. Gure herrian oraindik martxan jarri ez diren enpresen benetako adibideak.

Hizlaria: Rafael Galán.

Rafael Galán, Informazio Zientzietan lizentziatua, Ekonomia eta Enpresan espezializatutako kazetaria da. Duela hamar urtetik hona, Emprendedores aldizkarian idazten du enpresa berritzaileei, negozio ideiei eta enpresen kudeaketari buruz. Lehenago Europa Press, ABC eta Progresa/Prisa taldeetan lan egin izan du. Enpresa-umore generoko hainbat best seller argitaratu ditu beste idazle batzuekin batera, hala nola La empresa según Homer Simpson (Gestión 2000 eta Booket), Kama Sutra en la empresa (Gestión 2000), El club de los tipos duros (Gestión 2000) eta El error positivo (Planeta Empresa). Enpresen sorkuntzari, kudeaketari eta motibazioari buruzko hitzaldiak ematen ditu benetako enpresen adibideetatik abiatuta.

  • Data: 2013/01/21
  • Ordutegia: 16.00-18.00h
  • Iraupena: 2 ordu
  • Lekua: Bizkaia Aretoa – Edif. UPV/EHU Abandoibarra – Bilbao

Leku erreserba

This entry was posted in Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude