Desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa Enplegu Lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzei buruzko deialdia

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa Enplegu Lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzei buruzko deialdia -2012ko uztailaren 16ko bileran Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako Erabaki bidez onartua- jakitera ematen da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2012ko uztailaren 16ko bileran hartutako Erabaki bidez, onartu du desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa Enplegu Lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzen deialdia, eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdia jakitera ematea.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000110861&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS