Sailkatu gabea

2012ko Teknologia Garbien Euskal Zerrenda argitaratu da: bertako 84 ekipoetako bat erosteak % 30eko kenkari fiskala eragiten du sozietateen gaineko zergan

 Teknologia Garbien EAEko Zerrenda onartzen duen agindua (EHAO)

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda

 Argitaratutako Aginduak 2006ko ekainaren 30eko Agindua indargabetzen du, eta, orduko 63 ekipoen ordez, 84 ekipo zerrendatu ditu. EAEko industria-sektore ugarienei begira pentsatu da ekipoen zerrenda: pintura, automobilgintza, metalurgia, elikadura, metalen estaldura… Halaber, bektoreen gaineko eraginaren hobekuntza hartu du oinarri, hala nola baliabideen kontsumoa (9), ura (10), airea (26), hondakinak (8), zarata (1) eta energia (30).

 Hondakinen kudeaketarako eta bilketarako RFID teknologia, pistolaz aplikatzen diren pintura eta laken hondakinak biltzeko instalazioa, tangak garbitzeko disolbatzaileak leheneratzen dituzten sistema itxiak, biogarbigailuak, metal ferrikoak bereizteko gailuak eta auto elektrikoa dira zerrendaratutako teknologia batzuk, kenkaria egiteko aukera ematen dutenak.

 % 30eko kenkaria zentzu berean jaso da hiru lurralde historikoetan, eta hauek dira haren muga kuantitatiboak eta denbora-mugak:

 Bizkaian eta Araban, sortutako kenkaria, dela bakarrik, dela arauetan definitutako beste kenkariekin batera, ezin izango da, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, kuota likidoaren % 45 baino handiagoa izan, eta uneko ekitaldian ezin baldin bada aplikatu, ez dago denbora-mugarik hurrengo ekitaldietan aplikatzeko.

Gipuzkoan, berriz, sortutako kenkariak, dela bakarrik, dela arauetan definitutako beste kenkariekin batera, ekitaldiko kuotaren % 45eko aplikazio-muga izango du enpresa txikien kasuan, eta % 35ekoa, berriz, gainerako erakundeen kasuan. Kasu honetan, denbora-muga sortze-ekitaldiaren ondorengo 15 urte jarraituak izango dira.

 Teknologia Garbien Euskal Zerrendaren inguruan edozein kontsulta Ihobeline zerbitzuaren bidez egin daiteke 900 15 08 64 telefonora deituz.

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar