AFI 2013: Inbertsioak egiteko finantza-laguntzak

Aktibo finkoetan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak industria, merkataritza eta turismo sektoreetan.

 Azalpena

 Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetako enpresentzako finantza-laguntzak, inbertsioak egin ditzaten ibilgetu ez-material edota material berrietan.

 SPRI S.A.k edo Kreditu Ofizialeko Institutuak hitzarmenak sinatuko ditu finantza erakunde zenbaitekin eta horiekin formalizatu beharko dira operazioak.

 Industria Sektorea

 1.- Negozio-bolumenari dagokionez, jarduera nagusitzat ondorengo hauetako bat duten enpresak: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura duten enpresak eta informazio eta komunikazio gizartearen arloarekin lotutakoak.

 2.- Jende¬arentzat zuzenean bideratutako merkataritza-jarduera oso murritza izango da, enpresako xede sozialaren eta negozio-bolumenaren araberakoa.

 3.- Mantentze eta Konponketa Tailerrak ere sartuko dira sektore honetan.

 Merkataritza Sektorea

 1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat merkataritza jardueran aritzen diren enpresak.

 2.- Merkataritza-jardueratzat hauxe joko da: merkatuan eskuragarri jartzea helburu horrekin eskuratu diren produktu eta salgaiak, haietan aldaketa nabarmenik egin gabe; azken kontsumorako ondasunen salmen¬ta, baldin eta ekoizleek, artisauek edo industrialek egindakoa bada eta ondasun horiek produkzio eta merkaturatze prozesuetan erabiltzeko ez badira, ezta hirugarrenenei zerbitzua emateko ere.

 Turismo Sektorea

 1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat turismoan aritzen diren enpresak.

 2.- Jatetxeak ez dira sartuko sektore honetan.

 3.- Turismo-jardueratzat joko dira tokian tokiko turismoko lurralde bulegoek halakotzat hartzen dituztenak.

 Informazio gehiago


 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS