30 Jan “Ikusizko nortasuna”, “Logotipoak”, “Isotipoak”, “Imagotipoak”… kontzeptu horiek denek “Markaren irudi” egokia ematen lagunduko dizute
Ikusizko nortasuna lortu behar duzun ikusgarritasun homogeneoa da, horri esker zure negozioa erraz ezagutzeko modukoa izango baita eta irudi ona emango baituzu, zure eguneroko jardueran ia beti ageri diren ikusizko elementu desberdinen bidez. Ziurrenik "logotipoa" da nortasun elementu aipagarriena, zure misioarekin, ikuspegiarekin eta baloreekin bat datozen beste hainbat piezarekin batera, eta denen artean enpresaren pertsonalitatea islatzen dute.
Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu argitzeko normalean "Logotipo" esaten diogun hori, hiztegiak berak dioen bezala, "letrez, siglez eta abarrez osatutako enpresa, oroigarri, marka edo produktu baten bereizgarria dela". Beraz, zeinu tipografikoen bidez eginiko hitzen errepresentazio bat da; EZ da ikurra edo sinboloa, hitzak edo hitzen tipografiak baino ez dira.