Oinarri hauek gaitzat dituzten diru laguntzek helburu dute berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean.
Diru laguntzaren xede diren jarduerak
-
Diruz lagundutako jarduerak hauek izango dira: Kontabilitateko Plan Orokorreko 20 azpitaldetakoak (1514/2007 Errege Dekretua) baldin eta programako helburuak lortzen lagungarri badira. Salbuespen dira 209 kontua (higiezin ukiezinetarako aurrerapenak). Jarduerak I+B+G proiektuak izango dira, xede nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea dutenak. Proiektuek merkatura bideratuta egon behar dute eta enpresaren lehiakortasun egoeran aldaketa positiboak eragiteko modukoak izan behar dute.
-
Proiektuek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiak behar dute izan.
-
Ez da hautatzeko moduko gastua izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
-
Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak proiektuen kostua aztertuko du eskatzaileak emandako informazioa ikusita, betiere kontuan izanda konplexutasun teknikoa eta aurreikusten den inpaktua; Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak kostuak normala baino altuagoak direla uste badu, diruz lagungarria den zenbatekoa murriztu dezake
Comentarios (0)