MEC – Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2013

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.

Zuzkidura ekonomikoa:
%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.
Aktiboak, 1) taldea

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek 2 puntuan igo daitezke baldin eta enpresa merkatarien elkarte batekoa bada. Gainera, UNE 175001 kalitate-ziurtagiria (oinarrizkoa) lortu badu, diru-laguntza beste 2 puntuan igoko da. Horrez gain, arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Nolanahi ere, kalitateagatik 5 puntura bitarte igo ahal izango da laguntza.
Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Informazio +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS