Ekintzaileentzako Gerrilla Marketina

EuskadiEmprende logotipoaEuskadi Emprendek zure negozioarentzako 10 ikastaro praktiko eskaintzen dizkizu. Esan bezala: 10 aditu 10 tailerretarako. 90 minutuko ikastaroak, batez ere praktikoak izango direnak, eta ikastaroen osteko onlineko tutoretza, zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe. 10 adituak aukeratzeko, gai honetan arrakasta frogatua duten profesionalekin jarri gara harremanetan. Sektoreko liderra den Emprendedores argitalpeneko aholkulari, kolaboratzaile eta adituek eskainiko dituzte zuen negozioentzako funtsezkoak diren 10 gairi buruzko 10 tailer horiek.

Edukia:

 Nola egin marketina garai hauetan euro bakar bat gastatu gabe? Ospea lortzea eta marka indartsu bat sortzea dirudiena baino errazagoa da, eta ia inbertsiorik gabe egin daiteke. Nahikoa da irudimena eta asmamena erabiltzea. Ikusiko dugu nola lortu duten zu bezalako beste ekintzaile batzuek eta baita ere nola aplikatu daitezkeen taktika horiek zure enpresan.

Hizlaria: Fernando Montero. Emprendedores aldizkariko zuzendariordea.

Fernando Montero Emprendedores aldizkariko zuzendariordea da. Marketing de diarios y revistas eta Speed Marketing liburuak idatzi ditu eta ondoko hauetan parte hartu du: La empresa según Homer Simpson, Kamasutra en la empresa eta El Club de los Tipos Duros.

  • Data: 2013/05/21
  • Ordutegia: 16.00-18.00h
  • Iraupena: 2 ordu
  • Lekua: Bizkaia Aretoa – Edif. UPV/EHU Abandoibarra – Bilbao

Informazio +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS