Gipuzkoa APPs 2013 lehiaketa

Lehiaketak Gipuzkoako per­tsona fisiko zein juridikoek egindako aplikazio onenak sarituko ditu. Horrenbestez, bi parte har­tzaile mota ezarri dira:

a)  Profesionalak: Informatikako teknologien sektorean lan egiten duten enpresak eta profesionalak; eta Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sareko (RVCTI) zentroak eta uniber­tsi­tateak.

b)  Amateurrak: Informatikako teknologien sektorean bere kontura lan egiten ez duten per­tso­nak edo taldeak. Parte har­tzaileak adinez nagusiak izango dira.      

Parte hartuko duten per­tsona fisiko edo juridikoek egiaztatu beharko dute gipuzkoarrak direla; eta, hala balegokio, adinez nagusiak direla. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte har­tzeko baldin­tzak

Oinarri hauetan aipa­tzen diren sariekin honako helburu hauek lortu nahi dira:

1.  Gipuzkoako informatikako teknologien sektorearen eraberrikun­tza susta­tzea; eta gailu mugikorren­tzako aplikazioen merkatuan sar­tzea.

2.  Gipuzkoan garatutako aplikazioak ezagu­tzera ematea.       

3.  Gipuzkoako informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektorean talentu berria sar­tzea bul­tza­tzea: Gailu mugikorren­tzako teknologietan adituak diren profesionalak.

Informazio +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS