Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 40 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea.
Lehen Aukera programa_2025
Sailkatu gabea
Comentarios (0)