28 Jun Tokiko komunikabideen esparruan euskara sustatzeko izaera zehatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak
BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PATZUERGOA
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Lehendakariak emaniko 7. Ebazpena, 2013eko ekainaren 21ekoa.
Gaitzat harturik Irun, Hondarribia eta Hendaia udalerrietako tokiko hedabideen esparruan euskara sustatzeko xedean bideratu beharreko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarriak onartzeko espedientea.
Honako ekintza hauek ikusirik:
* Mugaz gaindiko Partzuergoak, besteak beste, hizkuntzak ikastea, hobetzea eta garatzea ahalbidetzen duten egitura pedagogikoak sortzea eta kudeatzea ditu helburu.
* Helburu hau lortzeko bideetako bat euskara sendotzen laguntzen duten lanak sustatzean datza, diru-laguntzen bidez sustatzean