Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak programa hau abiapuntutzat harturik, ondoko jardun-ildoak garatzea izango du xede:
— berrikuntzaren oinarria pertsonak direla onarturik, kultura berritzailea eta ekintzailea (ideia hauek praktikan jartzeko gaitasuna eta ekimena), hau da, gizarte-eremuak eta eskumenak sustatu beharko dira.
— enpresak sortu eta finkatzeko ekosistema bat bultzatu behar da, eta batez ere kontu berezia egin beharko zaie ekonomia berdea delakoari, emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei, teknologia eta berrikuntza oinarri dituzten enpresa berriei eta intraekintzailetasun korporatiboari
— lan testuinguruak berritu eta, parte-hartzean oinarriturik, harremanetarako eredu berriak garatu behar dira
— gizarte-eragileen arteko lankidetza eta elkar-lana bultzatzea
— berrikuntza eta enpresa izaera duten proposamenak aplikatzea eta horiek emaitzetara eta eskala-ikuspegietara bideratzea
— gizarte eta ingurumen premiei erantzunak ematea
— ekimenak finkatzea, prozesuen arteko koherentzia, erabili beharreko tresnen arteko bateratasuna eta finantzaketarako metodo berrien garapena mantenduta
— gizarte-berrikuntza sustatu behar da;
Kultura ekintzaile eta berritzailearen alorrean, aldaketa-ahalmenekin loturik dauden eskumenak eskuratu eta garatzera, berezko ideiak landu eta esperimentatzera eta ahalik eta malgutasunik eta zabaltasunik handienaz erreakzionatzera zuzenduriko jarduketak sustatuko dira. Hau da, alde batetik, produktu berri batzuk merkatura bidean jarri behar dira askatasunez, arriskua bere egiteko ahalmenez, erantzukizunez, senez, kanpora proiektatzeko gaitasunez, erreakzionatu eta arazoak konpontzeko gaitasunez. Eta, beste alde batetik, beste pertsona batzuen proiektuak bideratzen jakin behar da berrikuntza-, erantzukizun- eta askatasun-espiritu berberaz.
Jarduketa-alor batzuk lehenetsiko dira, besteak beste, heziketaren alorra (unibertsitarioa eta ez-unibertsitarioa), eta, pertsona ekintzaileen eta ekintzailetasunaren beraren gizarte-balioespena eta aitortza xede dituen alorra.
Enpresen sorrera eta finkapena xede dituen alorrean, hari eroalea izango da ekosistema bati emango zaion bultzada (bideragarriak diren enpresetan hasierako ideiak azkar garatzea erraztuko du-eta), bideko orriaren oinarria ondoko alderdiak bultzatzea izango dela kontuan harturik: Enpresa-kontzientziazioa hartzea; enpresa-trebetasunak garatzea; egokiera eta negozioak garatzeko aukera ebaluatu eta ezagutzeko ideia lantzea –nahiz-eta enpresak sortzeko faserik kritikoenetan eta lehen faseko kontsolidazio-urratsean hau guztiau aztertu behar ukan.
Comentarios (0)