“Merkataritza elektronikoa, online dendatik Social Commerce-ra” tailerra

  • Electronic Commerce Royalty Free Stock Photo - Image: 32623995Helburuak: Produktuak edo zerbitzuak online saltzen dituen web gune bat sortzeko, administratzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagupideak ulertzea eta garatzea. (52 orduko iraupena)
  •  Publiko hartzailea:Interneten negozioak sortu nahi dituzten edo sarea beren produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko aprobetxatu nahi dituzten ekintzaile edo profesionalak.

Internet, posta elektronikoa eta ofimatikako tresnarik oinarrizkoenak erabiltzen ohituak dauden ikasleak, salmenta elektronikoko web gune bat edota online katalogo bat sortzeko interesa dutenak. Facebook edo/eta gainerako gizarte sare orokorrak erabiltzaile mailan ezagutzen dituztenak.

  •  Edukiak: Ikastaroak 3 modulu ditu:

1) Merkataritza elektronikoaren kultura eta ezaugarriak. Hastapenak.

Merkataritzako harreman digitalek zer abantaila eta desabantaila duten aztertuko da eta ikusiko da zein alderdi izan behar den kontuan online salmentara eskainitako web bat abian jartzeko.

2) Merkataritza guneak nola kudeatu Facebook plataforma sozialaren bitartez.

Ikusiko dugu nolako aukerak dauden produktuak gizarte sareen bidez saltzeko: marketinetik hasita, Facebookeko enpresa baten orriaaldean dagoen denda bateraino.

3) Sarrera eta edukien kudeaketa sistemaren ustiapena

Prestashop. Espainian online saltzeko gehien erabiltzen den eta munduan garrantzitsuenetakoa den web aplikazioa ezagutuko dugu. Denda online klasiko baten produktu-katalogo bat sortzen ikasiko dugu, ordainketa pasabideak, logistika eta fakturazioa kudeatzen.

 

 Data: Irailak 9-10-11-12-16-17 -18-19-23-24-25-26 eta 27an

Ordutegia: arratsaldeko 16etatik 20ak arte

Tokia: Bidasoa bizirikeko Autoenplegu Saila. Mirarietako Ama Birjina, zg.

Izen-emateak: Bulegoan bertan edo epostaz: empresas@bidasoa-activa.com

Izen-emate orria

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS