IRUN FACTORYk Euskal Herriko Industria Sortzaileen Azoka antolatuko du

i-factoryIRUN FACTORY-k atseginez gonbidatzen zaituzte Euskal Herriko Industria Sortzaileen Azokara. 2013ko azaroaren 22an, ostiralarekin, egingo da 10.00etan.

 Bertan, enpresak eta elkarteak izango dira, eta lekua izango dute beren proposamenak erakusteko, garatzen dutenaren aurkezpen labur bat egiteko eta nola berritzen duten eta beren produktua egungo industriaren panoraman nola sartzen duten adierazteko. Haiekin interaktuatzeko aukera egongo da, galderak eginez, ikuspegiak eta informazioa trukatuz eta hainbat gairi buruz eztabaidatuz, Euskal Herriko enpresa-eremuko sorkuntzari eta berrikuntzari dagokionez.

 Aurkezpenen aurretik eta ondoren, gosaria eta buffeta partekatuko dugu, eta bertan, instituzioek, komunikabideek, sortzaileek eta interesatuek iritziak trukatzeko aukera izango dute enpresa/elkarteetako ordezkariekin.

 Aurretik emailez edo telefonoz baieztatu behar da bertaratzea, izena eta harremanetarako telefonoa edo emaila emanda eta norberaren instituzioa, enpresa edo komunikabidea adieraziz, programazioan aldaketak gertatuta ere.

 Aurkezpenen jarduna 10:00etan hasi eta 15:00etan bukatuko da.

Irun Factoryn, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 8 , 20304 Irun.

 Enpresa gonbidatuak:

-Practice your music (www.practiceyourmusic.com)
-Social sound (www.socialsound.tk)
-Izinker (www.izinker.es)
-Artoteka (www.artoteka.fr)
-Lotura – Entreescritores (www.entreescritores.com)
-Goithinkers – Delicacia (www.delicaia.com)
-Sindesperdicio (www.sindesperdicio.es)

-Tumaker (www.tumaker.com)

 +info:

Harremanetarako telefonoak

Helga Massetani 0034 617238062 

Elke Roloff 0033 (0)6 29 96 13 98

e-maila:irunfactory@irun.org

facebook: www.facebook.com/pages/Irun-Factory

1 Iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS