Ingurugiroko Negozio Ideia Iraunkorren Bankuak  espektro zabaleko ingurugiroko jardueretan orientazioa eskaintzen die profesional autonomoei, enpresariei eta negozio aukera berriak bilatzen ari diren ekintzaileei: uraren gestioa, energia garbiak, nekazaritza ekologikoaren sektorea,...

Sustapen Ekonomikoko Institutu Galiziarrak Negozio Plan eredu multzo bat dauka nahi duen ororentzat. Plan horiek gure negozio ideiak garatzeko baliagarriak gertatu ahal zaizkigu.Weberako lotura...

Ekintzaile 2013ren enpresari simulazio lehiaketaren VIII. edizioa martxan da

Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHU (Zitek Programa) eta Euskal Ekonomilarien eskolak 2013ko simulazio enpresarial lehiaketaren VIII. ediziora gonbidatzen zaituzte. Kudeaketa enpresarialean simulazio sistema batean oinarritutako Business Game bat da, eta parte hartzaileak emaitza onenak lortzeko merkatu batean lehian dauden enpresa birtualen kudeatzaileak bihur daitezke (banaka edo taldeka). Internet bidez garatuko den lehiaketak, errentagarritasun eta produktibitate helburu jakin batzuk lortzeko hainbat eszenario sozio-ekonomiko planteatuko dizkie parte hartzaileei.

“Txikiak sekulako lana egiten ari dira"  da Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) / Zientzia eta teknologiarako Fundazio Espainiarraren ekimena. Horren helburua da enpresa ertain eta txikiak...

EuskadiEmprende logotipoaIkusizko nortasuna lortu behar duzun ikusgarritasun homogeneoa da, horri esker zure negozioa erraz ezagutzeko modukoa izango baita eta irudi ona emango baituzu, zure eguneroko jardueran ia beti ageri diren ikusizko elementu desberdinen bidez. Ziurrenik "logotipoa" da nortasun elementu aipagarriena, zure misioarekin, ikuspegiarekin eta baloreekin bat datozen beste hainbat piezarekin batera, eta denen artean enpresaren pertsonalitatea islatzen dute.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu argitzeko normalean "Logotipo" esaten diogun hori, hiztegiak berak dioen bezala, "letrez, siglez eta abarrez osatutako enpresa, oroigarri, marka edo produktu baten bereizgarria dela". Beraz, zeinu tipografikoen bidez eginiko hitzen errepresentazio bat da; EZ da ikurra edo sinboloa, hitzak edo hitzen tipografiak baino ez dira.

Follow by Email
RSS