Sailkatu gabea

«SMART-LAB GIPUZKOA» jarduera ekonomikoa suspertzeko programaren 2014ko deialdia.

Programa honen barruan diruz lagundu ahal izango diren proiektuak, lurralde eremu ezberdinak kudea­tzeko balioko duten teknologiak ingurune errealetan ezar­tze­koak izango dira, hala nola: hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkun­tza, giza kapitala eta kultura, e-merkatari­tza Finan­tzatu ahal izango diren gastuak ezarpenari berari dagozkionak izango dira, baita probatuko diren teknologien eraginkortasunaren jarraipenetik eta azterketa sistematikotik eratorritakoak ere.

a) langile kostuak.

b) tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabil­tzen badira eta denbora horretan bakarrik.        

c) Kontratuzko ikerketaren, jakin­tza teknikoen eta merkatuko prezioan kanpoko iturrietatik erositako edo lortutako patenteen kostuak, baldin eta lehia irekiko baldin­tze­tan eta kolusioko elementurik gabe gauzatu bada eragiketa; baita jarduerara bakarrik bideratutako aholkulari­tzako eta ­antzeko zerbi­tzuetako kostuak ere. 

d) proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriak.

e) bestelako fun­tzionamendu kostuak, ikerketa jardueratik zuzenean eratorritako material, hornidura eta ­antzeko produktuen kostuak barne.

Ikusi dekretua

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Te puede interesar