HEDABIDEAK – 2014. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak

Honako hauek dira, multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen hedabideak:

1.1.– A multzoa: helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten idatzizko hedabideak. Egunerokotasunari edota tokikotasunari lotutako idatzizko hedabideak: euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

a) Euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak.

b) Udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak.

c) Udalerri, eskualde eta lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak.

1.2.– B multzoa: albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen duten idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak…).

1.3.– C multzoa: zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak.

1.4.– D multzoa: zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak.

1.5.– E multzoa: Internet bidezko hedabideak.

• Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak.

• Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiak.

• Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistak.

Info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS