«Smart» teknologiek zeregin garran­tzi­tsua izango dute lurraldearen garapenean, berrikun­tza teknologikoan eta, labur esanda, garapen ekonomikoan eta kalitatezko enpleguaren sorreran.

Kon­tzep­tua oso lotuta dago ingurumen iraunkortasunarekin eta ekonomia berdearen garapenarekin. Garapen ekonomikoa susta­tze­arekin batera iraunkortasuna lor­tzeko erronkaren garran­tziak eska­tzen du irtenbide berriak, eraginkorrak eta efizienteak, ezarri beharra, eta gaur egungo egoera teknologikoa kontuan hartuta, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu inten­tsi­boan ezar­tzea dakar.

Gipuzkoako enpresak planteatu den erronka teknikoaren eta teknologia horiek sor­tzen ari diren negozio aukeren jakitun dira. Programa honen bidez testatu nahi dira garatutako teknologiak, benetako erabilerako ingurune batean.

Ebazpen honen xedea da Teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako 2014ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdia egitea. Diru-laguntzok aurrerakin itzulgarri gisa emango dira. Horretarako,...

Follow by Email
RSS