Noiz arte egongo da indarrean 2014ko diru laguntza deialdi hau?
2014ko azaroaren 30era arte, edo aurrekontua amaitu arte.
Norentzat da?
Ohiko etxebizitzaren jabe, usufruktudun edo errentariak diren pertsona fisikoentzat, etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egon behar da.
Zer jarduera laguntzen da diruz?
Energia eraginkortasun gutxikoak diren A.C.S. eta/edo berokuntzarako banakako ekipoen ordezkapena, 70 kW-eko potentzia edo txikiagoa duten kondentsazio-galdarak instalatzeko.
NOx emisioei dagokienez, kondentsazio-galdarak 5 klasekoak izan behar dira gas erregaien kasuan, eta 3 klasekoa C gasolioarenean.
Zenbat da diru laguntza?
Etxebizitza eta onuradun berako emango den gehieneko diru laguntza 200 eurokoa izango da eta ez da inola ere gaindituko kantitate hori.
Dokumentazioa aurkezteko:
Eskabideak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira, edo posta zertifikatuaz bidaliko dira, honako helbide honetan:
EEE – Energiaren Euskal Erakundea
5020 Posta Kutxa
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
48011 Bilbo
Erref.: RENOVE CONDENSA 2014.
Comentarios (0)