Sailkatu gabea

Tolosaldeak Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea antolatuko du

Aurtengo edizioa urriaren 13tik 17ra burutuko da, eta, bertan, 11 tailer ezberdin eskainiko dira enpresetan aurki daitezken sail ezberdinen beharrei erantzuteko bideratuta, eta, baita, enpresetan teknologia berrien aplikazioak eta hauen erabilerak sor ditzaketen arazo eta egoera ezberdinei aurre nola egin erantzuteko bideratuta.

Formakuntza tailer hauek goizez Lehiberri Zentroan izango dira astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara; eguerdiz Tolosako KZ Gunean astelehenetik ostiralera 14:00etatik 16:00etara; eta, arratsaldez ere Tolosako KZ Gunean astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntza tailer guzti hauek eskualdeko enpresetako langile, direktibo, profesional, dendari, banakako enpresari, ikasle, langabetu, eta, oro har, hiritar orori zuzenduak daude. Doakoak dira, eta, bertan parte hartu ahal izateko Lehiberri Zentroarekin harremanetan jarri behar da (lehiberri@lehiberri.net / tel: 943654501) edota www.euskadinnova.net web orrian izena eman.

Jarraian zehazten dira aipatutako 11 tailer horien izenburuak. Tailer bakoitzaren xehetasun gehiago izateko egin klik esteka honetan edota www.euskadinnova.net orrian sartu behar da eta bertan daude saio guztiak eta hauen edukiak ikusgai

Informazio gehiago

Comentarios (0)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.

Te puede interesar