HONDARRIBIAKO UDALAK GABONETARAKO IV. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA ANTOLATU DU

Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak laugarren urtez Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Izenemateko epea ostiralean irekiko da BAZen, eta abenduaren 19an itxiko.

“Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da, eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio” dio Lupe Olascoagak, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak. “Lehiaketa honen bidez  gabonak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 19tik 2015eko urtarrilaren 7a arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude”.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.  Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

“Udaletik lanean ari gara hiriko merkatariekin zenbait alorretan, beti ere kontsumoa indartzeko asmotan.  Azken asteotan bi bilera mantendu ditugu merkatariekin, Itsas Etxean egin diren bi bilera irekietan. Oso bilera positiboak izan dira, aportazio asko egin dituzte merkatariek eta denon artean, helburu berdina bilatzen lan egiten dugu, bertako kontsumoa areagotzea, bai Gabonetan baina urtean zehar ere” dio Olascoagak.

Argibide gehiago nahi baduzu begiratu dokumentu hau:

2014123101656_Erakusleiho lehiaketa 2014.pdf

 

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS