TURISMOA SARE SOZIALETAN

Facebook: #visithondarribiairun-eko sare sozial jarraituena da. 14.025 fan ditu:

Adina eta sexua:

%56 emakumezkoak, %44 gizonezkoak.

34 eta 44 urte arteko emakumeak dira gehienak (%17). 25 eta 34 artekoak datoz ondoren (%13). 35 eta 44 urte arteko gizonezkoak %12 dira eta 45 eta 54 urte arteko emakumeak (%11). Jatorri nagusiak Irun, Hondarribia, Madril eta Bartzelona dira.

Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak balorazio baikorra egin du: “Datu onak dira, eta etorkizunean hobetuko direla espero dugu. Helburua laster 15.000 fan edukitzera iristea da”.

Eskaintzen den informazioari dagokionez, informazio praktikoa da gehiena, toki ezagunen argazkiak, eta argazki zaharren eta berrien arteko konparazioa. Juan Mari Altuna presidenteordeak azaldu du ez dutela irudi instituzionala eman nahi: “Gure inguruaren balioa eta eskaintza publiko-pribatua erakutsi nahi ditugu”.

Sare sozialetara ondo egokitu den, eta Bidasoa Bizirik-ekin kolaboratzen duen establezimentuetako bat Arroka Berri jatetxea da. Gorka Cepeda sukaldeko nagusiak sare sozialen garrantzia azpimarratu du: “gaur egun leiho erabilgarria da, kritikak, laudorioak eta aholkuak entzuteko. Jendearekin harremanetan gaude egunero, Facebook bidez batez ere”.

#VisitHondarribiaIrun-en beste sare sozialak

Twitter: @irunhondarribia. 1355 txio idatzi dira, eta 604 jarraitzaile dauzka.

Instagram: http://instagram.com/visithondarribiairun. Kontu berriena da #visitHondarribiaIrun-en sare sozialen artean. Ia 200 jarraitzaile ditu eta pixkanaka gora egingo dutela aurreikusten dute.

Youtube: 3.472 bisita izan dituzte guztira bideoek.

 Banakako ikastaroak

Ostalaritzako sektorean sare sozialek duten garrantzia kontuan hartuta, Hondarribiko eta Irungo establezimentu ezberdinekin lanean ari da Bidasoa Bizirik.

Guztira 10 ikastaro/aholkularitza saioa egin dira interesa izan duten ostatuekin (5 Hondarribian eta 5 Irunen): Palacete, Gure Ametsa, Alcázar, Atalaia, Urdanibia Park, Txoko Goxoa, Mendiola, Art and Relax, Villa Lorenea eta Jauregi.

Helburua da sektorea bizi dugun errealitatera egokitzen laguntzea dela aipatu du Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak.

Miguel Ángel Páez presidenteak hainbat gako eman ditu: “Hasteko, ikastaro bateratuak egitea pentsatu genuen. Beranduago banaka egitea hobetsi genuen, bakoitzaren motan eta eskaintzen dituen zerbitzuetan ezberdintasun handiak daudelako. Sare sozialen erabilera ez da berdina hotel handietan edo nekazaritza turismoko etxe txikietan”.

Formazio ikastaroen helburu nagusia izan da establezimentuei beharrezko tresna eta ezagutza ematea, Interneten duten oihartzuna kontrola dezaten. Erreserbatzerako orduan, erabakiak beste internauta batzuen iritzien arabera hartzen dituzte bezero askok eta askok. Horregatik, turistek bere negozioaren inguruan non hitz egiten duten erakutsi zaio establezimentu bakoitzari.

Beste alde batetik, Interneteko ikusgarritasuna handitzeko eta irudia hobetzeko lan egin da ikastaroetan.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS