Enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehen deialdia

Urtarrilaren 20ko 4/2015 Dekretuan xedatutako finantzaketa-lerroaren lehen deialdia egitea da agindu honen helburua. Dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, enpresaburu indibidualei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen da 2015erako.

Agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira eskaerak programan. Mailegu- eta kreditu-kopurua agortzen denean, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEAK:

ELKARGI, S.G.R. www.elkargi.es

OINARRI, Sociedad de Garantía para la Economía Social, S.G.R. www.oinarri.es

FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank, S.A.

– Caixabank, S.A.

– Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

– Banco Santander, S.A.

– Bankinter, S.A.

– Banco Popular Español, S.A.

– Banco de Sabadell, S.A.

– Bankoa, S.A.

– Targobank, S.A.

– Banco Popolare Etica, S.C.P.A., sucursal en España

Kreditu-kooperatibak:

– Caja Laboral Popular, C.C.

– Caja Rural de Navarra, S.C.C.

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS