2015. GAITEK programa

spri bilaketarekin bat datozen irudiakErregimen honen helburua da laguntzak ematea bai produktu berriak garatzeko proiektuak sustatzeko, bai oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzen laguntzeko.

Laguntzak eskuratzeko, I+G+B arloko jarduera-multzo koherente bat aurkeztu beharko da proiektuetan, agindu honen 6. artikuluan zehaztutakoari jarraituz. Jarduerak nabarmen orientatuko dira lehendik dauden produktuak baino hobeak eta produktu originalak garatzera, merkatuaren eta sozietatearen eskaerei hobeto erantzuteko helburuarekin, edo merkaturatu daitekeen jakintza sortzera eta erabiltzera, honako elementu hauek konbinatzen dituzten enpresa berriak sortzeko helburuarekin:

a) Goi-mailako jakintza zientifiko eta teknologikoko produktuekin eta zerbitzuekin jarduerak edo merkataritza garatzea.

b) I+G+Bko jarduera maila handia garatzea.

c) Jabetza intelektualaren eskubideak erabiltzea, negozioan funtsezkoa den lehiakortasun-abantaila gisa. Enpresak berak sortutako eskubideak izan daitezke, zein lizentzia esklusiboen bidez eskuratuak.

d) Prestakuntza handiko langile zientifikoek eta teknologikoek aktiboki parte hartzea enpresaren garapenean.

Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.

1.– Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta martxoaren 18ko 12:00etan bukatuko da.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzara zuzenduko dira, eta SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentzian aurkeztu beharko dira (Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua, Bizkaia Plaza eraikina, Bilbao), zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako bideetako bat erabiliz; horretaz gainera, Zuzenean Herritarrentzako Arreta Bulegoetan eta https://www.spri.es/idi/idi web gunean aurkeztu daitezke.

Ikusi dekretua

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS