Mendialdekotzat hartzen dira 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuko I. eranskinean jasota dauden Gipuzkoako Lurralde Historikoko herri guztiak, denek betetzen dituztelako Europako Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamenduak 50. artikuluan ezarritako eran, ondorengo baldintzak:
— Batez besteko malda %20 baino handiagoa izatea; edota nekazaritza azaleraren muturreko koten arteko aldea 400 metro baino handiagoa izatea.
— Altueran eta maldan lehen aipatutako mailara ez iritsi arren, nekazaritza produkzioa nabarmenki mugatzen duen egoera zail batean egotea.
Comentarios (0)