DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGUA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Lanbide · Euskal Enplegu Zerbitzua / Servicio Vasco de EmpleoEuskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu egin zitzaizkion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan egiten zituen lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak. Geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumena da enplegu-programa orokorrak eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten gizataldeei zuzendutako programa espezifikoak kudeatzea. Hortaz, Lanbide da maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko erakunde eskuduna.

Une honetan ez dago araudi autonomikorik, desgaitasuna duten pertsonak ohiko lan-merkatuan integratzeko laguntzarik arautzen duenik. Hortaz, bien bitartean, laguntza-programa hau exekutatu beharra dago, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Lege Orokorraren testu bateginean bildutakoarekin bat etorrita (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori; 2013-12-03ko BOE).

Ikusi dekretua

Kontrataziorako laguntzak

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS