LANGABEZIA-PRESTAZIOA ORDAINKETA BAKARREKO MODALITATEAN JASOTZEN DUTENEI GIZARTE SEGURANTZAKO KUOTEN ORDAINKETAN OINARRITUTAKO DIRU-LAGUNTZAK

Lanbide - Euskal Enplegu ZerbitzuaEgun, lan-merkatuaren erreformarako premiazko neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Errege Lege Dekretua eta Ekintzaileari laguntzeko eta enpleguaren hazkundea eta sorrera estimulatzeko neurriei buruzko otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretua onartu ondoren, beste bi talde sartu dira langabezia-prestazioaren % 100eko kapitalizazioaren onuradunen artean: batetik, langile autonomo gisa jarduten duten gazteak (30 urtera bitarteko gizonezkoak eta 35 urtera bitarteko emakumezkoak), eta, bestetik, hogeita hamar urtez azpiko gazteak, diru-zenbatekoa erabiliko dutenak ekarpen bat egiteko merkataritza-erakunde baten kapital sozialean, betiere merkataritza erakunde hori sortu berria bada edo ekarpena egin aurreko hamabi hilabeteen barruan sortua bada eta erakunde horretan egiten duten jarduera profesionala mugagabea bada, Gizarte Segurantzan duten erregimena gorabehera.

Eskubide hori baliatzen duten langileek jasoko duten diru-laguntza hauxe izango da: langile autonomo gisa Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean duten kuotaren % 50, gutxieneko kotizazio-mailaren arabera kalkulatuta; edo, langileek langabezia-prestazioa jaso duten bitartean Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenaren kotizazioetan, egin duten ekarpenaren % 100, baldin eta langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso ez bada.

Ikusi dekretua

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS