Diru laguntzen zenbatekoak, aipatutako 2008ko uztailaren 29ko 66/08 Foru Dekretuaren 88. artikuluari jarraituz, ondorengoak izango dira:
a) AGROSEGURO Elkarteko erakunde laguntzaileen bitartez kontratatutako poliza berrien primaren zenbateko osoaren %25a, eta %15a aurretik kontratatuta zeuden polizak berritzeko bada, behien entzefalopatia espongiformearen kasuan izan ezik, hori berritzeko, primaren zenbatekoaren %25era arte emango baita.
b) Nekazaritza Aseguruen Planean jaso gabeko, baina Nekazaritza Elkarteek izenpetu duten poliza kolektiboen primaren zenbateko osoaren %25a.
Comentarios (0)