«Nekazaritza ustialekuak modernizatzeko laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak ezartzen dituen 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak arautzen ditu: I. tituluko II. kapituluan. Foru dekretu horrek, berriz, garatu egiten ditu lurralde honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programak (LGP) aurreikusitako neurriak, Europako Batzordeak 2008ko otsailaren 15eko erabaki bitartez onartutakoak.
Programa horren araberako deialdia egin daiteke, hala xedatzen baitu Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 Erregelamenduaren (EE) 41 Ter artikuluak, Batzordearen 2013ko apirilaren 12ko 335/2013 Exekuzio Erregelamenduaren (EB) 1.9 artikuluak sartutakoak.
Laguntza horien 2015eko deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak 2.250.000 eurokoak dira, eta 2015eko, 2016ko eta 2017ko aurrekontu ekitaldietan banatzen dira.
Laguntza eskaerak ustialekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztu beharko dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita 2015eko uztailaren 10era bitarte, biak barne.
Comentarios (0)