«Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, artisautza modu integral eta dinamikoan ulertu behar dela berresten du; hau da, sorkuntza, produkzioa eta banaketa garatu behar direla, bai ikuspegi tradizionaletik eta baita garaikidetik ere, ekonomia, gizarte eta kultura mailako balioak bateratuz.
Ondoko jarduera ildoetan sakonduko da:
— Eskulangintza sektorearen ospea eta ikusgarritasuna gehitzea, baita desagertzeko arriskuan dauden eskulangintzako jarduera tradizionalak zaintzea ere;
— Eskulangintzako elkartegintza sustatzea;
— Baterako jarduera proposamenak garatzea, eskulangintzan eta turismoan garapen lokal eta endogenoa bilatuz;
— Eskulangintza azokak berregituratzea, profesionalizatzea eta sustatzea.



Comentarios (0)