Oinarri hauen helburua da ondoko esku hartze esparru hauetan diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea:
— Lehenengo atala. Irisgarritasun alorreko hobekuntzak.
1.1. Etxebizitza eraikinetan.
Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea betetzeko zailtasunak konpontzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sartzeko eremuan desnibelak (eskailerak edo antzekoak) egoteagatik. Eta azkenik, etxebizitzen barruan geletarako irisgarritasuna hobetzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak kentzeko jarduerak.
1.2. Merkataritza establezimenduetan.
Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egokitzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gainditzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobetzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jartzen duten oztopoak kentzeko direnak.
— Bigarren atala. Energia eraginkortasunaren alorreko hobekuntza jarduerak, EIEPn jasoak.
Etxebizitzetako nahiz merkataritza establezimenduetako instalazioen energia eraginkortasun mailak handitzeko jarduerak, funtzionamendu eta okupazio baldintza arruntetan energiaren kontsumoa murrizteko helburua dutenak, besteak beste, berotze sisteman, hozte sisteman, aireztapenean eta ur beroaren ekoizpenean kontsumituriko energia.
Comentarios (0)